Pako Sudupe Elortza (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959ko martxoaren 10a) euskal idazlea da. Irakasletzako diplomaduna eta Euskal Filologiako doktorea. Irakaskuntzan jardun zuen 1979az geroztik, hasieran Orioko Ikastolan, baina gero gehienetan helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotuta Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta, 1994 urtetik, Pasaiako Udal Euskaltegian. 2001etik aurrera, Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalizatzeko teknikari lanetan.[1]
XX. mendeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadako autoreak aztertu zituen[2] Hain zuzen ere, hori izan baitzen bere tesiko gaia (Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua). 2010an euskal ikastetako doktore-titulua lortu zuen EHUn Joxe Azurmendi eta Jon Kortazarren zuzendaritzapean.[3]
«
|
50. urteen misteriorik ez dago, baina ezagutzen ez dena misterioa izaten da. Nik neuk esan izan dut, garai hartan euskaraz ezer ez zegoela. Orain bistan gelditzen da, nik ez nuela ezer ezagutzen, esan izan beharko nukeela (...) Pako Suduperen lana, hein honetan, errebelazio bat da, umiliatuak eta pozik sentiarazten gaituena une berean.
|
»
|
—Joxe Azurmendi[4]
|
Lanak
Prentsako artikuluak
100dik gora artikulu argitaratu ditu egunkari-aldizkarietan: Egan, Jakin, Hegats, HABE, Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia.[1]
Biografia
Saiakera
Erreferentziak
Kanpo estekak