Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) (arabieraz: منظمة التحرير الفلسطينية; Munaẓẓamat at-Taḥrīr al-Filasṭīniyyah) 1964an sortu zen Gamal Abdel NasserEgiptoko presidenteak eta Liga Arabiarrak bultzatuta, erakunde palestinarren batasun bezala. Haren sorreran enpresagizonek, errefuxiatuen, gazte erakundeen, sindikatuen eta erakunde feministen ordezkariek parte hartu zuten eta Ahmed Shukeiri izan zuen lehen lehendakari. 1969anYasser ArafatenFatah-k agindua hartu zuen.
Paper garrantzitsua izan zuen palestinarren mobilizazioan eta nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko. Erakundeak hezkuntza, osasuna eta beste zerbitzu batzuk abian jarri zituen errefuxiatuentzat, eta erbesteko gobernu bat osatu zuen, bere kanpo erlazio eta informazio bulegoekin, sistema militar eta finantzialarekin, etab... 1974eanNBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen.
1967an Sei Eguneko Gerraren ostean, arabiar estatuen porrotarekin batera, Shukeirik buruzagitzari uko egin zion eta Nasser-en ikuspegia zuen Yahya Hammuda-ri eman zion presidentetza. Kuwait-en Fatah eta Irak-en Arabiar Mugimendu Nazionalista taldeak sortu ziren gerrillen sistemaren bitartez Israelen kontra haritu zirenak, honek Palestinaren Askapenerako Erakundeak palestinarren ordezkari gisa indarra galtzea eragin zuen. Baina palestinarrek estatu arabiarretatik at zegoen erakunde bat bilatzen zuten.
Ekintzak
Yahya Hammuda-ren oinordekoa Jassir Arafat izan zen, "Abu Ammar" ezizenarekin ezaguna zen palestinar nazionalista.
1969tik aurrera erakundeak zuzendutako ekintza armatuak, organizazioaren barneko azpitaldeen eskutik gertatu ziren, Fatah eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontea besteak beste.[3] Hainbat bider talde erradikal hauek PAE-a alde batera utzi zuten haien ustez Arafat ez zelako behar adina gogorra Israelekin.
2004ko azaroaren 11n Arafat-en heriotzaren ostean, Mahmoud Abbas-ek hartu zuen PAE eta Fatah-ren agintea.[6] Osloko Itunek palestinar gobernu autonomorako organo bat ere sortu zuten, Palestinar Aginte Nazionala; baina hala ere PAE-a eragile nagusi gisa mantentzen da palestinar politikan, duen botere ekonomiko eta soziala dela eta.[7]
Egitura eta antolamendua
Hiru organo ezberdinek gauzatzen dituzte Palestinaren Askapenerako Erakundearen oinarrizko funtzioak:[4]
Palestinako Kontseilu Nazionala: PAE-aren atal legegilea zuzentzen du. Palestinar herriaren parlamentutzat jotzen da.
PAE Batzorde Exekutiboa: Maila goreneko kidego betearazlea da. Bertan ordezkatzen dira Fedayi talde nagusiak.
Palestinako Kontseilu Zentrala: Aholkulari izaera duen organoa da. 1973an batzorde betearazlearen kontsultarako batzorde gisa ezarri zena.[8]
Presidenteak
Ahmed Shukeiri (1964ko ekainaren 10 – 1967ko abenduaren 24)
Yahya Hammuda (1967ko abenduaren 24 – 1969ko otsailaren 2)
Jassir Arafat "Abu Amar" (1969ko otsailaren 2 – 2004ko azaroaren 11)
(Jordanian erbesteratuta 1971ko apiriletik; Libanon 1971tik eta 1982ko abendura; Tunisian 1982ko abendutik 1994ko maiatzera)
Mahmud Abbas "Abu Mazen" (2004ko urriaren 29 – gaur egun)[9]