Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Pete Shelley

Pete Shelley

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Campbell McNeish
JaiotzaLeigh (Manchester Handia)1955eko apirilaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaTallinn2018ko abenduaren 6a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bolton (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, kantugilea, musika-moldatzailea, abeslaria eta disko-ekoizlea
KidetzaBuzzcocks
ShelleyDevoto (en) Itzuli
Izengoitia(k)Pete Shelley
Genero artistikoapunk
synthpopa
new wave musika
pop-punk (en) Itzuli
power pop (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
sintetizadorea
ahotsa
DiskoetxeaI.R.S. Records (en) Itzuli
Cooking Vinyl (mul) Itzuli
Island Records

buzzcocks.com
IMDB: nm1002880 Spotify: 7r2lG8Ui6vGHAgsKlE8Hd8 iTunes: 40704860 Musicbrainz: 6a64eec6-39a7-4ba4-9939-cdee01fb4c5b Songkick: 105191 Discogs: 28754 Edit the value on Wikidata

Pete Shelley (Leigh, 1955eko apirilaren 17aTallinn, Estonia 2018ko abenduaren 6a), Peter Campbell McNeish jaioa, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea izan zen.

Biografia

Pete Shelleyk 1976an sortu zuen, Howard Devotorekin batera, Buzzcocks taldea, berehala punk eztandaren talde garrantzitsuenetakoa bilakatuko zena. Michael Wintterbottomen 24 Hour Party People filmean ikusi zen bezala, Sex Pistolsek Manchesterren emandako kontzertu batean piztu zitzaien Shelley eta Devotori punk talde bat sortzeko gogoa. Hain zuzen ere, Johnny Rottenen taldearen biran sartu zen gerora Buzzcocks, eta horrek oihartzun handia ekarriko dion Erresuma Batuan.[1]

1977an argitaratu zuten "Spiral Scratch" lehenengo EPa, eta berehala Devotok taldea utzi zuen, lehendabizi unibertsitate-ikasketak egiteko, eta geroago Magazine taldea sortzeko. Aldaketa horrek gitarrista ez ezik, abeslari ere bilakatu zuen Shelley, eta taldean hainbat aldaketa izan ostean, 1978an "Another Music in a Different Kitchen" LPa argitaratu zuen. Aurretik "Orgasm Addict" kantu arrakastatsua iritsi zen dendetara.[1]

Buzzcocksek 1981ra arte iraun zuen, eta tarte horretan "Love Bites" (1978) eta "A Different Kind of Tension" (1979) lan luzeak argitaratu zituen. Gerora, Shelleyk bakarkako bideari ekin zion, harik eta 1989an berriro elkartu —Devoto gabe—, eta zuzenean jotzen eta disko berriak grabatzen hasi ziren arte.[1]

Diskografia

  • Sky Yen (1980) Groovy Records
  • Hangahar (1980) Groovy Records
  • Homosapien (1981) Genetic-Island/Arista
  • XL1 (1983) Island/Arista
  • Heaven and the Sea (1986) Mercury
  • Cinema Music and Wallpaper Sounds (2016) (Caroline True Records)

Erreferentziak

  1. a b c Lizarralde, Mikel. (2018-12-07). «Pete Shelley hil da, Buzzcocks punk taldeko abeslaria» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kembali kehalaman sebelumnya