Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Peter Capaldi

Peter Capaldi

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Dougan Capaldi
JaiotzaGlasgow1958ko apirilaren 14a (66 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Italia
BizilekuaGlasgow
Londres
Crouch End
Muswell Hill (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
Ezkontidea(k)Elaine Collins (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaGlasgow School of Art (en) Itzuli Diseinu grafiko
St Constantine's (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, telebista zuzendaria, music artist (en) Itzuli eta ekoizle exekutiboa
Altuera1,83 metro
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
sintetizadorea

IMDB: nm0134922 Allocine: 825 Rottentomatoes: celebrity/peter_capaldi Allmovie: p10715 0 TV.com: people/peter-capaldi IBDB: 34453
Musicbrainz: 5df5318d-4af6-4349-afc2-7391f092e9e2 Discogs: 504153 Allmusic: mn0001928974 Edit the value on Wikidata

Peter Dougan Capaldi (Glasgow, 1958ko apirilaren 14a) eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktore, gidoigile eta zuzendari bat da. Musikaria ere bada. Doctor Who telesailean hamabigarren Doktorea antzezteagatik da ezaguna[1]. 1995ean Franz Kafka's It's a Wonderful Life laburmetraiarengatik Oscar Saria jaso zuen[2].

Biografia

Glasgowen jaio zen. Aitaren aldetik italiar jatorrikoa da, amaren aldetik berriz irlandar jatorrikoa[3]. Glasgowko Arte Eskolan egin zituen ikasketak eta ikasle zela The Dreamboys izeneko punk taldeko abeslari eta gitarjolea izan zen[4]. Talde hartako bateriajolea Craig Ferguson komikoa zen[5]. Hiru abestitako EPa atera zuen taldeak 1980an.

1980. hamarkadaren hasieran hainbat filmetan hartu zuen parte, ezagunena Danny Oldsenen Local Hero filma izan zen. Hainbat telesailetan ere aritu zen, esate baterako John and Yoko: A Love Story telesailean The Beatles taldeko George Harrison kidea interpretatuz.

Lehenengo protagonista papera BBC kateko Mr Wakefield's Crusade telesailean izan zuen, 1992an.

2005 eta 2012 artean The Thick of It sitcom-ean Malcolm Tucker izan zen eta orduan bihurtu zen ezagun[6][7].

Doctor Who

1995ean Zortzigarren Doktorea izateko casting-erako gonbidapena jaso zuen baina ez zuen parte hartu. 2008an "The Fires of Pompeii" atalean agertu zen Lobus Caecilius pompeiatarraren paperean[8]. Kasualitatez atal berean Karen Gillanek ere paper txiki bat izan zuen, gerora 11. Doktorearen laguntzailea izango zenak[8]. 2013an Hamabigarren Doktorea bihurtu zen, Eguberrietako "The Time of the Doctor" atal berezian agertuz. Ondoren hiru denboraldi egin zituen Doktorearen rolean, Jenna Coleman aktorea alboan zuela[9]. 2017ko eguberrietako atal berezian Jodie Whittakerri pasa zion lekukoa[10].

Doctor Who telesailaren inguruan sorturiko spin-off, audioliburu eta irratsaiotan ere hartu izan du parte.

Zuzendari, aurkezle eta idazlea

Aktore lanaz gain bestelako funtzioak ere bete izan ditu Peter Capaldik. 1992an Soft Top, Hard Shoulder road-moviea idatzi zuen eta 1995ean Franz Kafka's It's a Wonderful Life laburmetraiarengatik Oscar Saria jaso zuen[2]. 2001ean Strictly Sinatra idatzi eta zuzendu zuen eta 2009an A Portrait of Scotland dokumentala idatzi eta aurkeztu zuen Eskoziako erretratu margolanekin 500 urtetako historia azalduz[11]. 2012an The Cricklewood Greats dokumentala idatzi zuen.

Bizitza pertsonala

1991n Elaine Collins aktore eta telebista ekoizlearekin ezkondu zen Glasgowtik gertu dagoen Strathblanen eta gaur egun Londresko Muswell Hill auzoan bizi dira. Alaba bakarra dute, Cecily izenekoa[12].

Lewis Capaldi musikaria bigarren lehengusua du[13] eta haren bideoklip batean azaldu zen 2019an, "Someone You Loved" izenekoan[14].

Hainbat giza elkarteren aldeko kanpainatan hartu du parte, UNHCR eta Worldwide Cancer Research erakundetan, besteak beste. 2022ko urrian Eskoziaren independentziaren aldekoa dela esan zuen The Daily Telegraph egunkarian egin zioten elkarrizketa batean[15].

Diskografia

The Dreamboys

  • Dreamboys (1980) EPa - 3 abesti[4]

Singleak

  • Monks Road Social: "If I Could Pray" (2020)
  • Peter Capaldi: "St. Christopher (Edit)" (2021)

Bideoklipak

Filmografia

Zinema

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1982 Living Apart Together Joe
1983 Local Hero Oldsen
1984 Turtle Diary Assistant keeper
1988 The Love Child Dillon
1988 The Lair of the White Worm Angus Flint
1988 Dangerous Liaisons Azolan
1991 December Bride Young Sorleyson
1992 Soft Top Hard Shoulder Gavin Bellini
1994 Captives Simon
1995 Franz Kafka's It's a Wonderful Life Laburmetraia
Gidoigilea, zuzendaria
1997 Bean Gareth
1997 Shooting Fish Mr. Gilzean
1998 What Rats Won't Do Tony
1999 The Greatest Store in the World Mr. Whiskers
2001 Strictly Sinatra Gidoigilea, zuzendaria
2002 Mrs Caldicot's Cabbage War Derek
2002 Max David Cohn
2002 Solid Geometry David Hunter
2003 Shotgun Dave Rides East Rob
2004 Modigliani Jean Cocteau
2004 Niceland (Population. 1.000.002) John
2004 Wild Country Father Steve
2005 House of 9 Max Roy
2005 The Best Man Priest
2006 Pinochet in Suburbia Andy McEntee
2007 Magicians Mike Francis
2009 In the Loop Malcolm Tucker
2012 Big Fat Gypsy Gangster Peter VanGellis
2012 The Cricklewood Greats Gidoigilea, zuzendaria
2013 World War Z MOE doktorea
The Fifth Estate Alan Rusbridger
2014 Maleficent King Kinloch Ezabaturiko eszenak
'Paddington Mr. Curry
From the Doctor to My Son Thomas Hamabigarren Doktorea Idazlea eta zuzendaria ere bai. Bideo birala
2016 The Complete Walk: Titus Andronicus Titus Andronicus Laburmetraia
2017 Paddington 2 Mr. Curry
2018 Christopher Robin Rabbit Ahotsa
2019 The Personal History of David Copperfield Mr Micawber
2021 The Suicide Squad Gaius Grieves / The Thinker
Benediction Siegfried Sassoon

Telebista

Urtea Telesaila/Telefilma Pertsonaia Oharrak
1984 Crown Court Eamonn Donnelly atal bakarra
1985 Minder Ozzy atal bakarra
1985 Travelling Man atal bakarra
1985 John and Yoko: A Love Story George Harrison
1986 C.A.T.S. Eyes Caldicott atal bakarra
1989 Rab C. Nesbitt Preacher atal bakarra
1989 Shadow of the Noose Robert Wood
1989 Dramarama British Ambassador atal bakarra
1990 Ruth Rendell Mysteries Zeno Vedast 3 atal
1991 Agatha Christie's Poirot Claude Langton atal bakarra
1991 Selling Hitler Thomas Walde
1991 Titmuss Regained Ken Cracken 3 atal
1992 Mr Wakefield's Crusade Luke Wakefield
1992 Early Travellers in North America Robert Louis Stevenson
1992 The Secret Agent Mr. Vladimir
1993 The Comic Strip Presents... John atal bakarra
1993 Stay Lucky Robin atal bakarra
1993 Prime Suspect Vernon "Vera" Reynolds 3. denboraldia
1994 Chandler & Co Larry Blakeson
1994 The All New Alexei Sayle Show Doug Hatton atal bakarra
1994−1996 The Vicar of Dibley Tristan Campbell 2 atal
1996 Delta Wave Dinsdale Draco 2 atal
1996 Neverwhere Islington 4 atal
1996 The Crow Road Rory McHoan 4 atal
1997 The History of Tom Jones, a Foundling Lord Fellamar 3 atal
1999 Psychos Mark Collins atal bakarra
2001 High Stakes Michael Calderwood atal bakarra
2003 In Deep Jeremy atal bakarra
2003 Fortysomething Dr. Ronnie Pilfrey 5 atal
2003 Judge John Deed Alan Roxborough, MP atal bakarra
2004 Sea of Souls Gordon Fleming atal bakarra
2004 My Family Colin Judd atal bakarra
2004 Foyle's War Raymond Carter atal bakarra
2004 Peep Show Alistair MacLeish irakaslea atal bakarra
2005 The Afternoon Play Billy Shannon atal bakarra
2005−2012 The Thick of It Malcolm Tucker
2006 Donovan Dr. Angus Baldwin atal bakarra
2006 Midsomer Murders Lawrence Barker atal bakarra
2006 Haunted Hogmanay Jeff Wylie
2007 Waking the Dead Lucien Calvin atal bakarra
2007 Coming Up Joe atal bakarra
2007 Fallen Angel Henry Appleton
2007−2008 Skins Mark Jenkins 3 atal
2008 Doctor Who Caecilius The Fires of Pompeii atala
2008 Midnight Man Trevor
2008 Glendogie Bogey Jeff Wylie
2008 The Devil's Whore Karlos I.a
2009 Torchwood: Children of Earth John Frobisher
2009 Getting On Doktorea atal bakarra
1. eta 2. denboraldietako zuzendaria
2009 A Portrait of Scotland Ell mateix Idazlea
2010 Ten Minute Tales The Man
2010 Accused Frank Ryland atal bakarra
2010 The Nativity Balthazar BBC-ren adaptazioa
4 atal
2010 Audi iragarkia Narratzailea
2011 The Penguins of Madagascar Nigel osaba atal bakarra
2011 The Suspicions of Mr Whicher Samuel Kent ITV adaptazioa
2011 The Field of Blood Dr. Pete BBC adaptazioa
2011, 2018 Natural World Narratzailea 2 atal
2012 The Cricklewood Greats Ell mateix Idazlea
2012 The Hour Randall Brown
2010 BBC Two iragarkia Narratzailea
2013 Inside the Mind of Leonardo Leonardo da Vinci Dokumentala
2013 Anchor iragarkia Narratzailea
2013−2017 Doctor Who Hamabigarren Doktorea 8., 9. eta 10. denboraldiak
2014 The Musketeers Richelieu kardinala
Unlock Art: Exploring the Surreal Aurkezlea Laburmetraia
Shetland Eguraldi kazetaria atal bakarra
Doctor Who: The Ultimate Companion Bere burua Dokumentala
Doctor Who: Earth Conquest – The World Tour
2014–2015 Doctor Who Extra
2016 Aliens: The Big Think Narratzailea Dokomentala
Richard E. Grant on Ealing Comedies Bere burua
Class Hamabigarren Doktorea atal bakarra
Prison, My Parents and Me Narratzailea Dokumentala
2018 Zoe Ball's Hardest Road Home
James Cameron's Story of Science Fiction Bere burua
The South Bank Show atal bakarra
Watership Down Kehaar Ahotsa
2019 How to See a Black Hole Narratzailea Dokumentala
Martin's Close Dolben Laburmetraia
2020 Being Beethoven Ludwig van Beethoven Ahotsa
2022 Riverwoods – An Untold Story Narratzailea Dokumentala
Big Mouth Seamus MacGregor Ahota
2022–egun The Devil's Hour Gideon Shepherd
2024 Criminal Record Daniel Hegarty Ekoizlea ere bada
TBA They F**k You Up Zuzendaria

Antzerkia

Urtea Antzezlana Pertsonaia Antzokia
1974 An Inspector Calls Fort Theatre
1976 Whaur's yer Willie Wallace noo? Strathclyde Theatre Group
1983 John, Paul, George, Ringo and Bert John Lennon Young Vic
Twelfth Night Fabian
The Duenna
Doom Doom Doom Royal Court Theatre
Otelo
1984 Blood Brothers Eddie UK tour
Drakula Jonathan Harker Half Moon Theatre
1985 Songs for Stray Cats and Other Living Creatures Graeme Paines Plough Theatre
1986 All the Fun of the Fair Half Moon Theatre
1987 Cabaret Downstairs Mr. Meekie Traverse Theatre
1988 The Tom and Sammy Jo Show Tom Tron Theatre
1989 Valued Friends Howard Hampstead Theatre
Treats Patrick
1993 Murder Is Easy Luke Fitzwilliam Duke of York's Theatre
1998 The Judas Kiss Robbie Ross Almeida Theatre
Playhouse Theatre
Broadhurst Theatre
2001 Feelgood Paul Garrick Theatre
2007 Absurdia Various characters Donmar Warehouse
2011–2012 The Ladykillers Professor Marcus Liverpool Playhouse
Gielgud Theatre
2021 Constellations Roland Donmar Warehouse

Irratia

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea
1995 If You're So Clever, Why Aren't You Rich David BBC Radio 4]
Medical Detectives Dr. Peter Allen BBC Radio 4
1996 Emotion Pictures Wim Wenders BBC Radio 3
Crime and Punishment Reader BBC Radio Scotland
1998 The Afternoon Play: The Road Back Gordon Cruikshank BBC Radio 4
Christmas Panto Louise BBC Radio 4
2000 Fantastic Tales Reader BBC Radio 4
2002–2005 Our Brave Boys Officer Grieves BBC Radio 4
2005–2006 Baggage Alistair BBC Radio 4
2005 A Certain Age Andy BBC Radio 4
2007 The Making of Modern Medicine Reader BBC Radio 4
The First King of Mars Reader BBC Radio 4
2008 Dr. No The Armourer BBC Radio 4
The Further Adventures of the First King of Mars Reader BBC Radio 4
2009 The Heart of Saturday Night Reader BBC Radio 4
2009–2010 The News at Bedtime Jim Tweedledee BBC Radio 4
2019 Alexei Sayle's The Absence of Normal Iosif Stalin BBC Radio 4
2020 Beethoven Can Hear You Ludwig van Beethoven BBC Radio 3

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Twelfth Doctor» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  2. a b (Ingelesez) Bond, Tom. (2019-02-25). «The Film That Won Peter Capaldi an Oscar» Den of Geek (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. (Ingelesez) «Thick & Spin» The Herald 2008-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  4. a b (Ingelesez) «The Dreamboys» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  5. (Ingelesez) Jeffries, Stuart. (2006-08-30). «No more Mr Nice Guy» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  6. (Ingelesez) «Peter Capaldi: 'People ask me to tell them to #@*! off'» The Independent 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  7. (Ingelesez) «Hail the office anti-hero» Evening Standard 2012-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  8. a b (Ingelesez) Elvy, Craig. (2019-09-17). «Doctor Who: Why Peter Capaldi Played Two Different Characters» ScreenRant (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  9. Press, Europa. (2014-07-11). «Primera imagen de Peter Capaldi y Jenna Coleman en la 8ª temporada de Doctor Who» www.culturaocio.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  10. (Ingelesez) «Peter Capaldi confirms he's leaving Doctor Who at the end of series 10» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  11. Raffan, Sandy. (2009-09-07). A Portrait of Scotland. BBC Scotland (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  12. (Ingelesez) McLean, Marc. (2013-08-06). «Doctor Who star Peter Capaldi : My wife has been the foundation for my career» Daily Record (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  13. (Ingelesez) McMonagle, Mickey. (2018-02-23). «Lewis Capaldi meets long-lost relative at London gig as Doctor Who appears» Daily Record (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  14. a b Lewis Capaldi - Someone You Loved. (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  15. (Ingelesez) «Peter Capaldi: 'I would vote Yes at the next independence referendum'» The National 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya