Pieter Symonsz Potter (Enkhuizen, 1597-Amsterdam, 1652) Herbehereetako margolari barrokoa izan zen.
Biografia
Bere biografia ez dugu ondo ezagutzen. 1628 inguruan Leidenen aritu zen eta 1631an Amsterdamen. Besteak beste, Rembrandt, Palamedes Palamedesz. I, Jacob Duck, Pieter Codde eta Willem Duysterren eragina ezagutu zuen. Rembrandten eragina Bibliako eszenetan ikusten da. Beste lan batzuk gerraren ingurukoak izan ziren, baita ere erretratuak, genero-eszenak, natura hilak... [1]
Paulus Potter margolariaren aita izan zen.
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ Diccionario Larousse de la Pintura. Bartzelona: Planeta-Agostini. 1988. ISBN 84-395-0976-6, 1623 or.
Kanpoko estekak