Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa (frantsesez, Bureau international des poids et mesures), nazioarteko estandarizazio erakunde bat da, Metroaren Konbentzioari jarraituz Nazioarteko Unitate Sistema mantentzeko ezarri diren nazioarteko hiru estandarizazio erakundeetako bat. Frantsesezko siglak (BIPM) erabili ohi dira nazioartean erakunde hori izendatzeko.[1]
Historia
Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa 1875eko maiatzaren 20an sortu zuten, gaur arte 51 estatuk sinatu duten Metroaren Konbentzioa deritzon itunaren ondoriotzat.[2] Egoitza Sèvresen (Frantzia) du, eta estraterritorialitate estatusa du.
↑(Ingelesez) Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa: «Brief history of the SI», Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren webgunetik hartua, 2010-06-18