Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Plaketa

Plaketa
Xehetasunak
Honen parteodola
Identifikadoreak
MeSHeta A15.145.229.188 A11.118.188 eta A15.145.229.188
FMA62851
Terminologia anatomikoa

Plaketa edo tronbozitoa odolaren hiru zelula motetako bat da, eritrozito (globulo gorria) eta leukozitoekin batera. Haien funtzio nagusia odolaren koagulazioa da.

Gatzapen edo koagulazio horrek odolaren galera ekiditen du. Bi modutan parte hartzen dute plaketek aipatutako prozesuan: alde batetik, zauriaren tokian pilatu egiten dira, ebakia estaliz eta odolaren galera oztopatuz. Beste aldetik, tronbokinasa izeneko entzima askatzen dute, tronbina sortzen duena; tronbina horrek fibrinaren agerpena katalizatzen du (fibrinogenotik abiatuta), fibrina hori izanik odolbilduak sortzen dituena.

Gizakiengan, kopuru normala 150.000-450.000/mm3 da

Lotutako gaixotasunak

Plaketen eskasiak tronbozitopenia izena hartzen du, eta demaseko kantitateak tronbozitosia. Bi egoera hauek bakarrik ager daitezke edota beste gaixotasun zabalago batzuekin batera.

Tronbozitopenia adibidez gibeleko zirrosiarekin batera agertzea ohikoa da. Tronbozitosiak, aldiz, infekzioetan ikus daiteke.

Kanpo estekak


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Kembali kehalaman sebelumnya