Rantxera Mexikoko musika genero tradizional bat da, Mexikoko Iraultza garaian sortua. Hasieran pertsona batek, gitarraren laguntzaz abesten bazen ere, ondoren Iraultza osteko urteetan Jaliscon sortutako mariatxi taldeekin lotura estua izan du. Nola nahi ere Mexikoko talde norteño-ek ere abesten dituzte. Cuco Sánchez, José Alfredo Jiménez, Lola Beltrán, Miguel Aceves Mejía, Vicente Fernández, Pedro Infante, Jorge Negrete, Javier Solís eta Chavela Vargas rantxera egile edota abeslari ospetsuenetako batzuk izan dira.
Kanpo estekak