Riccardo Giacconi (Genoa, 1931kourriaren 6a - San Diego, Kalifornia, 2018koabenduaren 9a) italiar fisikaria izan zen. Milango Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1959an, ikerketa,-zentro batean hasi zen lanean, X izpien astronomian, eta hango lantaldearekin eguzki-sistematik kanpoko lehen X izpien iturria aurkitu zuen 1973an. Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics zentroan lanean, Einstein izeneko X izpien behatoki baten eraikuntza-taldearen buru izendatu zuten. Johns Hopkins unibertsitateko katedraduna izan zen. European Southern Observatoryko zuzendari izan zen 1993tik 1999ra bitartean. 2002an, Fisikako Nobel saria eskuratu zuen.