Robert Enke (Jena, 1977ko abuztuaren 24a - Neustadt am Rübenberge, 2009ko azaroaren 10a) alemaniar futbol atezaina izan zen.
1995ean egin zuen debuta bere jaioterriko taldean, FC Carl Zeiss Jena. Ondoren, Borussia Mönchengladbach, SL Benfica, Bartzelona FC, CD Tenerife eta Hannover 96 taldeetan jokatu zuen.
2007tik 2009ra 8 partida jokatu zituen Alemaniako futbol selekzioarekin. 2008ko Europako Futbol Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen selekzioarekin.
2009ko azaroaren 10ean bere buruaz beste egin zuen.