Robin Hood 1991ko John Irvin ingeles zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Robin Hood ingeles bidelapurraren kondaiaren oinarritua dago. Patrick Bergin, Uma Thurman, Jürgen Prochnow, Edward Fox eta Jeroen Krabbé aktoreek antzeztu zuten.
Urte hartan bertan estreinatu zen eta gai berdina edo antzeko argumentua zuen Hollywoodeko aurrekontu askoz ere handiagoa zuen Robin Hood: Prince of Thieves filmarekin lehiatu behar izan zen, non Kevin Costner aktorea zen protagonista.
Filma Ingalaterrako Cheshire konderrian dagoen Peckforton gaztelua eta Galesko iparraldeko Betws-y-Coed udalerritik hurbil filmatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XII. mendea, Ingalaterrako Erresuma normandiar eta saxoien arteko liskarren ondorioz banatua dago. Legezkanpoko ehiztari bat babestu asmoz Robert Hode jauntxoa normandiarrei aurka egin eta bere lursailak nahiz tronurako eskubidea galduko ditu. Hortik aurrera, bere nirtasuna Robin Hooden izenpean ezkutatu eta Marian maitea bere etsai gorrotatuarenaren eskuetatik askatu beharko du.
Aktoreak
Kanpo estekak