Royal Society of London from Improving Natural Knowledge (euskaraz: «Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartea»), soilik Royal Society bezala ere ezagutzen dena Erresuma Batuko elkarte zientifikorik antzinakoena da, bai eta Europako antzinakoenetako bat ere. 1660. urtea bere fundazioko urtetzat hartzen den arren, urte batzuk lehenago jada bazegoen aldika-aldika biltzen zen zientzilari talde bat. 1782an sortutako Irlandako Errege Akademiarekin harreman estua du, 1783an sortu zen Edinburgoko Errege Akademia eskoziar erakunde independente bat bezala mantentzen den bitartean. Erakunde pribatu eta independente bat den arren Erresuma Batuko Zientzien Akademia Nazionalaren lana egiten du eta 2000n sortutako Zientziaren Britainiar Kontseiluaren partaide da.
Sorrera
Londresen Zientzia eta Natura alorreko zenbait pentsalaribiltzen hasi ziren 1645 urteaz geroztik, batez ere orduan Filosofia Berria zeritzon alorreko pentsalariak. Astean behin biltzen ziren, eta bertan izaten zituzten elkarrizketetako gaiak desbidera ez zitezen, zenbait gaiez soilik aritzea arautu zuten. Hortaz, jainkotasunaz, estatu kontuez zein egunerokoak ziren gaiez aritzea debekatu zuten, batik bat aipatutako <<Filosofia Berriaz>> zein hari loturiko gaiez, batik bat Matematika, Geometria, Medikuntza, Anatomia edota Nabigazioa, eta esperimentuez aritzen zirelarik.
Ingalaterrako Bigarren Iraultzan (1648-1649) taldeko zenbait kide Oxfordera alde egin zuten, Londresen gelditutako beste taldekideekin zeharkako bilerak antolatzen zituztelarik.
Taldea Carlos II.aren tronu-hartzearekin etorritako berrezarpen monarkikoaren ondoren (1660. urtean) Londresen biltzen hasi zen, berriz ere; behin Oxfordera alde egindako kideak berriz itzulita.
Taldea aurrez aurre, lehenen aldiz, 1660ko azaroaren 28an bildu zen, bertara William Brouncker, Boyle, Alexander Bruce, Robert Moray, Paul Neile, John Wilkins, Goddard, William Petty, Peter Ball, Lawrence Rooke, Christopher Wren eta Abraham Hill agertu zirelarik. Wrenek eginiko irakurketa baten ondoren, ezagutza-esperimental fisiko zein matematikoa sustatu asmoz elkarte bat sortzea erabaki zuten, eta Wilkins hautatu zuten presidente.
Astean behin biltzen ziren eta sarrera zein asteroko kuota bat adostu zuten, sartzerakoan 10 txelin eta astero bat, bertan aurrera eramango zituzten esperimentu-gastuak ordaindu ahal izateko. Bigarren bileran, abenduaren 5ean, Robert Morayk erregearen biltzeko baimena eta elkartea sortzeko aldekotasuna zutela adierazi zuen.
Abenduaren 12an, elkartearen kide kopurua zehaztu zuten 55 kideetara mugatuz, gehienak gizonezkoak, batez ere Fisika eskola eta Matematika, Fisika zein Filosofia Naturaleko unibertsitate irakasleak zirenak.
1661. urteko irailaren 18an estatutuen lehen zirriborroa adostu zuten eta elkarte-baimen erreala 1662ko uztailaren 15ean sinatu zuten. Orduan sortzen zen Royal Society elkarte ofizial. Elkarte-baimen hartan, elkarteko kideak izendatu ziren, William Brouncker izendatu zuten presidente eta Robert Hooke esperimentu komisario moduan, orduan eta hasieratik bertatik esperimentuek izandako garrantzia agerian utziz.
Baimen errealak argitalpenerako baimena ematen zuenez, lehenengo lanak argitaratzen hasi ziren, hala nola John EvelynenSylva lana 1664an eta Robert HookeMicrographia lana 1665ean.
Bigarren baimen erreala 1663ko apirilaren 23an sinatu zen. Bertan erregeak elkarteari haren armarrian Ingalaterrako irudia ( artikulu hasierako armarrian ager diren hiru lehoiak) erabiltzen utzi zion, eta erregea bera hautatu zuten fundazio-buru, eta John Wilkins eta Henry Oldenburg idazkari. Elkartea, ordutik, Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Elkarte Erreal moduan izendatu zuten, behin betiko izen bezala gorde dena. Lelotzat Nullius in verba hartu zuten (inoren izenean), ezagutzaren garapenerako ebidentzia enpirikoetan oinarritu beharrari erreferentzia eginez, autoritatearen irizpidearen aurka.
Elkarteak ibilbide guztian zehar helburuak zurrun mantendu ditu, hala nola zientziaren bikaintasuna eta jarduera zienifikoa zabaldu, sustatu eta balioan jartzea, betiere gizartearen mesedetan. Elkarteak zientziaren historian izan diren aurkikuntza garrantzitsu eta esanguratsuenetan zer esan handia izan du, eta gaur egun ere Zientzian ekarpen garrantzitsuak egiten jarraitzen du, ikerketa eremuetan bereziki.[1]
Historia
1640ko hamarkada: Bilkura informalak izan ziren.
1660: Azaroaren 28an sorrera.
1661: Lehen liburuaren argitarapena.
1662: Lehen baimen erreala, argitaratzeko baimenarekin bat.
1663: Bigarren baimen erreala.
1665. Philosophical Transactions lanaren lehen alea
1666: Londresko sutearen ondorioz Arundel House-ra aldatu zen taldea.
Estatutuetan ipini moduan, Errege Elkartea 20-24 kideko batzorde batez osaturik dago (gaur egun 23), presidentearen zein beste lau idazkariren gidaritzapean. Batzordeko kideak, Presidentea eta beste kargu gorenak barne, batzordeak berak hautatzen dituelarik. Presidente zein beste lau kidazkariek bost urtez jadun dezakete, beste kideak aldiz hiru urtez.[2]
Gaur egun kide hauek osatzen dute Erreal Elkartearen gidaritzapen ardura: