Rurik edo Riurik (antzinako eskandinavieraz, Rørik-ek "buruzagi ospetsu" esan nahi du) (830-879) 862an Ladogaren kontrola lortu zuen eta Holmgardeko finkapena (Rurikovo Gorodische) Novgoroden eraiki zuen baregoa izan zen.
Izena
Riurik Elizako antzinako eslavierazko izena da, Rodrigo izenaren aldaera germaniarrari dagokiona: Hrodric (antzinako goi alemaneraz), Hroðricus (antzinako ingelesaz), Hrœrekr (norvegieraz eta islandieraz) eta Hrørīkr edo Rørik (danieraz eta suedieraz: horietatik dator). Beowulfen ere agertzen da, Hrēðrīk formaz.