SK Rapid Wien (izen osoa Sportklub Rapid Wien) Austriako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Viena hiriburukoa. 32 aldiz irabazi du Austriako liga eta Alemaniako Bundesliga bat ere irabazi zuen hauek Austria okupatu zutenean.
Historia
1898an sortu zuten Vienan Erster Wiener Arbeiter-Fußball-Club izenarekin ("Vienako langileen lehenengo futbol taldea") eta 1899ko urtarrilean birsortu zen gaur egun duen Sportklub Rapid Wien izenarekin. Izena garai hartan ospetsua zen "Rapide Berlin" taldetik atera zuten. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, Austrian jokaturiko lehen liga biak irabaziz.
1938an alemaniarrek Austria inbaditu zuten eta Austriako liga Bundesligan barneratu zuten. 1938an bertan Alemaniako Kopa irabazi zuen eta 1941ean Bundesliga.
80. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta Europako Errekoparen finalera iritsi zen 1985ean, baina Evertonek irabazi zion 3-1. 1996an berriz lortu zuen Errekopako finalera iristea eta berriz ere galdu egin zuen, oraingoan 1-0 Paris Saint-Germain FC taldearen aurka.
XXI mendean ordea beste talde batzuen itzalean egotea egokitu zaio. 2005 eta 2008ko Ligak irabazi ditu soilik, 2008an Superkopa ere bai.