Safety Last! (euskaraz Azkena Segurtasuna!) 1923ko Fred C. Newmeyer eta Sam Taylor estatubatuar zinema zuzendarien zinema mutuko komedia filma bat da. Filma honetako protagonista nagusiak Harold Lloyd, Mildred Davis, Bill Strother, Noah Young eta Westcott Clarke aktoreak izan ziren.
Filmari izenburua ingelesez istripuak ekiditeko aipatu ohi den Safety First! ("Segurtasuna Lehenbizi!") esalditik datorkio, baina alderantzizko zentzuaz hartua, filma honetako protagonistak igarotzen dituen gorabehera eta une arriskutsuak segurtasunetik gutxi baidute. Zalantzarik gabe, filma honetako une mitikoena protagonista etxeorratz batetako erloju baten horratzetik zintzilik eta behera amiltzeko zorian dagoen eszena gogoangarria da.
Argumentua
AEBtako gizon gazte bat (Harold Lloyd) etorkizun hobeago baten bila bere herria laga eta hiri handira iritsi berria da. Denboraldiro bere neskalagunari (Mildred Davis) gutunak bidaltzen dizkio, bertan hirian bizimodua zeinen ongi doakion aipatzen diolarik, baina hau zoritxarrez ez da egia.
Aktoreak
Kanpo estekak