San Kosme eta San Damian eliza Nafarroako Antsoain udalerrian dagoen eliza bat da. San Kosme eta San Damian santuei sagaratua dago.
Ez da nahastu behar udalerri berdineko eta Antsoaingo herrigune berrian dagoen eta 1996ean eraiki zen San Kosme eta San Damian parrokia modernoarekin, Erdi Aroko eliza hau Ezkaba mendiaren magalean dagoen herrigune historiko txikian baitago, errepideaz bestalde, eta herrigune berritik banandua.
Kokalekua
Antsoaingo herrigune historikoan dago.
Historia
XII. mendean eraikia izan zen eta barnean XVII. mendeko erretaula bat du. Oinplano laukizunena du, geroago eraikitako lau gangez babestua. Lau horma-hobik presbiterioa jarraitzen dute, eta erdi puntuko arku erromanikoez estaliak daude.
Ikus gainera
Kanpo estekak