Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Santa Fe (Argentina)

Artikulu hau Argentinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Fe (argipena)».
Santa Fe
Santa Fe de la Vera Cruz
Santa Fe de la Vera Cruz
Argentinako hiria
Administrazioa
Herrialdea Argentina
ProbintziaSanta Fe
AlkateaJosé Manuel Corral (en) Itzuli
Izen ofizialaSanta Fe de la Vera Cruz
Jatorrizko izenaSanta Fe de la Vera Cruz
Posta kodeaS3000
Geografia
Koordenatuak31°38′S 60°42′W / 31.63°S 60.7°W / -31.63; -60.7
Map
Azalera268 km²
Altuera25
Demografia
Biztanleria405.683 (2016)
Dentsitatea1.514 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1573ko azaroaren 15a
Telefono aurrizkia0342
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakCanelones, Afula, Santa Fe, Callao, Cuneo, Encantado, Montevideo, Rosolini, Santa Fe Springs, Tetuan, Ypacaraí, Junta de Villalba de Losa, Kuba, Beibei Barrutia, Medellín, Haidian barrutia, Braga, Alegrete (Rio Grande do Sul) eta Arrasate
http://www.santafeciudad.gov.ar/ www.santafeciudad.gov.ar/

Santa Fe Argentinako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua da, izen bereko probintziaren hiriburua, nahiz eta probintzia horretako hiririk populatuena Rosario den. Paraná eta Salado del Norte ibaien bilgunean dago. 268 km²ko eremua du eta 2010ean 391.231 biztanle zituen[1]. Unibertsitatea du. Hiri modernoa da, hiribide eta parke zabalez hornitua.

Historia

Juan Garai bizkaitar konkistatzaileak sortu zuen hiria 1573ko azaroaren 15ean, eta Santa Fe de la Vera Cruz izena eman zion. 1660. urtean, egungo lekura aldatu zuten hiria.

Klima

    Datu klimatikoak (Santa Fe)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.7 30.7 28.4 24.4 21.3 17.3 17.1 19.5 21.3 25.5 28.1 30.8 24.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.3 24.8 22.7 18.8 15.7 11.8 11.7 13.9 15.5 19.5 22.3 24.6 19.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.7 20.0 18.3 14.8 11.4 7.7 7.6 9.4 10.5 14.3 17.2 19.2 14.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 106.0 132.1 138.6 96.1 61.6 24.3 29.8 29.6 59.9 100.8 107.0 104.6 990.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 7 9 7 5 3 3 3 5 7 7 8 71
Hezetasuna (%) 74 79 82 85 85 86 85 82 79 77 77 75 80.5
Iturria: Servicio Meteorológico Nacional (Argentine Meteorological Service) (NB: Data from the period 1981–1990)[2]

Ekonomia

Probintziako administraziogune eta kulturagune nagusia da, eta merkataritza asko bideratzen da halaber Paraná eta Salado del Norte ibaietan zehar. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa) ez dago oso garatua.

Ondasun nabarmenak

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Santa Fe katedrala (1685), San Frantzisko eliza eta komentua (1680), Ama Birjina Mesedetakoaren eliza (1660-1754) eta XVIII. mendeko jauregiak.

Erreferentziak

  1. Santa Fe ciudad: población. santafeciudad.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
  2. Guía Climática para el Turismo (Climate Guide for Tourists). (Noiz kontsultatua: January 22, 2008).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya