Treblinka, Belzec eta SobibórAzken Konponbide (Endlösung der Judenfrage) izeneko operaziopean eraiki ziren. Honen eufemismoaren bidez Europako juduak sistematikoki hil nahi izan zituzten. Erabakia 1942ko urtarrilean Wannsee Bileran hartu zen, eta Adolf Eichmannen esku geratu zen operazioaren kontrol administratiboa.
Auschwitz II eta Majdanek lan-esparru erraldoi baten zati bat ziren. Gainerakoen helburu bakarra ahalik eta judu gehien hiltzea zen. Presoak ez ziren 24 ordu baino gehiago irautekoak. Hiltzekoak ez ziren presoek esklabo gisa egin behar zuten lan (gorpuak kentzeko eta abar). Esparruak txikiak ziren, etxola asko ez baitziren beharrezkoak. Iristen zirenei behin-behineko geldialdia zela adierazten zitzaien.
Hildakoen kopuruak (zenbatespenak):
Auschwitz II: 1.100.000 inguru
Belzec: 436.000
Chelmno: 340.000
Majdanek: 78.000 - 235.000
Sobibór: 260.000
Treblinka: gutxienez 700.000, baliteke 1.000.000 baino gehiago
Maly Trostenets: gutxienez 200.000, baliteke 500.000 baino gehiago
Ondorioz, 3.100.000 eta 3.800.000 bitarteko kopurua daukagu. Horietatik %90 juduak ziren, hoerien artean Poloniako ia judu guztiak. Holokaustoan zendu ziren juduen erdia 7 esparru horietan hil ziren.