Segura ibaia Espainiako hego-ekialdean kokatuta dago. Penintsula Iberikoko zazpigarren ibairik luzeena da 325 kilometrorekin.
Jaengo probintzian sortzen da, Santiago-Pontones udalerrian. Hortik iparralderuntz jotzen du Albaceteko probintzian sartuz. Hortik Murtziako Erkidegora igarotzen da, Murtzia hiria zeharkatuz. Azkenik Mediterraneoan itsasoratzen da Alacanteko probintzian, Guardamar del Segura udalerrian.
Ibaiadarrak
- Madera ibaia.
- Zumeta ibaia.
- Tus ibaia.
- Taibilla ibaia (2.95 m³/s).
- Mundo ibaia (5.42 m³/s).
- Alhárabe ibaia.
- Argos ibaia.
- Quípar ibaia (0.79 m³/s).
- Juduaren euri-bidea edo Rambla del Judío.
- Mula ibaia.
- Guadalentín, Sangonera edo Reguerón ibaia (1.35 m³/s).
- Bosch-eko euri-bidea.
- Nogalteko euri-bidea.
- Saladako euri-bidea.
- Abanillako euri-bidea.
Zeharkatutako udalerriak
Segura eta Euskal Herria
Jon Maia bertsolariak 2005ean "Riomundo" eleberria argitaratu zuen, Seguraren ibaiadarra den Mundo ibaia geurean ezaguna eginez.
Bestela, Goierriko herri batek ibai honen izen bera darama, Segurak alegia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak