Sergei Julievitx Witte (Tbilisi, Georgia, Errusiar Inperioa, 1849ko ekainaren 29agreg./ekainaren 17ajul. - Petrogrado, 1915eko martxoaren 13agreg./otsailaren 28ajul.) errusiar politikaria izan zen, jatorriz holandarra.
Biografia
Finantza ministro izendatu zuten 1893an. Errusiaren industria garatzeko berrikuntza ugari egin zituen; kanpoko diru-inbertsioak erakarri, gastu publikoa handitu, kanpo-salerosketa indartu eta garraiabideak hobetu zituen, besteak beste. 1905ean Japoniaren eta Errusiaren arteko bake-elkarrizketetan parte hartu zuen; urte hartan kontseiluko lehendakari izendatu zuten, baina kritika ugari izan zituen bai lurjabe eta kontserbadoreen aldetik bai iraultzaileen aldetik, eta 1906an kargua utzi behar izan zuen.
Erreferentziak