Sons of Anarchy (euskaraz: «Anarkiaren Semeak») estatubatuar krimen telesail dramatikoa da. Kurt Sutter zuzendari, gidoigile eta ekoizleak sortu eta Charlie Hunnam aktoreak antzeztu zuen. 2008ko irailaren 3tik 2014ko abenduaren 9ra FX katean aireratu zuten.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kaliforniako San Joaquin konderriko fikziozko Charming udalerrian girotua dago. Bertan bizi den Teller-Morrow familiaren senideen eta «Sons of Anarchy Motorcycle Club, Redwood Original» (SAMCRO) motorzaleen eta beren familien bizitzak azaltzen dira, bai eta droga eta arma trafikatzaile talde arerioen arteko liskarrak eta beraien atzetik dabiltzen polizienak ere.
Aktoreak
Pertsonaia nagusiak
Bestelakoak
Kanpo estekak