Artikulu hau politikarien aholkulari ofizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Spin Doctors».
Spin doctor terminoa ingelesetik inportatutako terminoa da, nazioartean eta euskaraz ere[1] nahiko zabaldua, eta komunikazio politikoko aholkularia izendatzeko erabiltzen da. Spin doctor bat figura publiko baten diskurtsoa egokitzen laguntzen duen pertsona da, diskurtsoak interpretazio mesedegarriak izan ditzan, eta diskurtsoarekin batera politikariaren hitzik gabeko komunikazioaz ere arduratzen den pertsona da.
Terminoa 1980ko hamarkadan sortu zen, Erresuma Batuan, 24 orduz irekita dauden hedabideen etsaitasunaren aurka borrokatzeko laborismoaren formula gisa. Galdera konprometigarriak eta maiz laborismoaren aurkako jarrerak antzematen zituzten laboristek, eta batzuetan kazetariek lortzen zituzten politikari laboristengandik amorratutako erantzunak, eta gero, erantzun eta diskurtso horiek laboristen kontra erabiltzeko joera izaten zuten kontserbadoreen aldeko hedabideek. Spin (gira-bira bezala euskaratu dezakegu) izeneko defentsa asmatu zuten laboristek eta horretaz arduratzen zirenei 'spin doctors' izena eman zitzaien.
Garrantzi berria
Politika ekintza mediatiko bihurtu den heinean, lider politikoak kanpaina iraunkor batean bizi dira, eta ezin dute inolako akatsik egin komunikazioan: esaten duten, egiten duten edo janzten duten guztia aditu-talde batek pentsatzen du, lider politikoen irudi hobea proiektatzen laguntzeko eta modu koherenteago batean komunikatzen laguntzeko.
Laboristek spin-a sartu zuten 80ko hamarkadanErresuma Batuan izan zen etsaitasun editorialaren aurkako defentsa-erantzun gisa, baina geroago defentsa-teknika hau orokortu egin zen eta alderdi politiko guztietan ohiko praxia bihurtu zen. Irudi aholkulariak, prentsa aholkulariak edo spin doctors hauek talde politiko guztietako plantilletan sartu ziren boterea lortzeko asmoz, eta maiz, spin doctors batzuek lehen aholkatzen zituzten pertsonen lidergo-postuak betetzeraino heldu ziren. Kazetaritzan izandako aldaketak, bereziki gertakarien eta iritziaren tratamendu lausoa, inkubazioaren ingurune apropos bat izan ziren, 'politikoki zuzena' diskurtsoaren gurpila birarazteko. Geroago, politikoki zuzenak ez ziren baina masara, batez besteko boto-emaile estandarrera, indar handiagoz iristen ziren diskurtsoen olatu bat ere iritsiko zen.
Profilak
Ez dago spin doctorearen definizio bakar bat, komunikazio-aholkulari guztiek lan bera egiten ez duten bezala. Hona hemen Toni Airaren liburutik[2] ateratako profiletako batzuk:
(Prentsa)-kabinete burua: aholkularien taldea koordinatzen du eta, batzuetan, buruzagi politikoaren beso betearazlea izateraino iristen da.
Komunikazio-zuzendaria: eragin erabakigarria du liderren komunikazioan.
Komunikabideekiko harremanetarako burua: komunikabideetan interesa duen informazioa kudeatzen du. Prentsaurrekoak deitzen ditu eta elkarrizketak eta agerraldiak lortzen dizkie buruzagi politikoei.
Irudi-aholkularia: liderrari aldeko irudi erakargarria ematen saiatzen den pertsona, jantziei, makillajeari eta jendeak ondo ikusitako jarduerei buruz aholkatzen duena.
↑(Katalanez)Aira, Toni. (2011). Els guardians del missatge. Assessors polítics, un model alternatiu als spin doctors anglosaxons.. Bartzelona: UNIVERSITAT OBERTA DE CATALUNYA ISBN8497884000..