The Last Legion (euskaraz Azken Legioa) 2007ko Doug Lefler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Dino De Laurentiis italiarrak eta beste hainbat ekoizleek ekoitzi zuten. Valerio Massimo Manfredi idazlearen L'ultima legione (2002) eleberrian oinarritua dago. Colin Firth, Thomas Sangster, Ben Kingsley, Kevin McKidd eta Aishwarya Rai aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera (K.o. 476). Romulo Augusto (Thomas Brodie-Sangster) enperadorearen koroaketa egunean, Erroma heruloen errege Odoakroren (Peter Mullan) eskuetan erortzen da). Ambrosino (Ben Kingsley), Romuloren arduradunak, hiriarentzat arrisku handi bat iragarria zuen. Enperadorearen aita, semearen segurtasunaz arduraturik, haurra Aurelioren (Colin Firth) zaintzapean jarriko du. Barbaroek Romulo atzeman eta Capri uhartera daramatenean, Aureliok bere gizon leialenen eta gizon misteriotsu baten laguntzaz hura erreskatatzen saiatuko da. Azkenean, enperadorea askatzea lortzean, taldea gelditzen zaien azken legioaren bila abiatuko dira: Britainian kokatua dagoen, Bederatzigarren Legioa.
Aktoreak
Kanpo estekak