The Ruling Class (euskaraz Maila Agintaria) 1972ko Peter Medak hungariar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzeko komedia film bat da. 1968ko Peter Barnes ingeles antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Peter O'Toole) who inherits a peerage. Peter O'Toole, Alastair Sim, William Mervyn, Coral Browne, Harry Andrews, Carolyn Seymour, James Villiers eta Arthur Lowe aktoreek antzeztu zuten.
1973ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Peter O'Toole). Estreinatu zen garaian sekulako porrot ekonomikoa izan arren, denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ingalaterra. Lorden Ganberako kide batek (Harry Andrews) bere ondarea Jack (Peter O'Toole) semeari utziko dio, bere burua Jesukristo dela uste duen gazte paranoiko eskizofrenikoa. Hori ikusirik, haren senide bekaizti eta handigurak bere oinordetza eta jaraunspena kentzen saiatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak