The Third Man (euskaraz, Hirugarren Gizona) 1949an Carol Reedek zuzendutako filma da. Graham Greenek idatzi zuen gidoia. Hurrengo urtean gidoia prestatzeko idatzi zuen eleberria plazaratu zen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala, Holly Martins (Joseph Cotten) estatubatuar idazle xumea AEBk, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatu berri duten Viena hirira ailegatu berri da, han haurtzaroko Harry Lime (Orson Welles) adiskide minarekin elkartzeko asmotan, baina bertaratu bezain azkar adiskidea zendu egin dela berri emango diote.
Holly ez lur eta ez zeru geldituko da. Hiletaren ostean, britainiar poliziek (Bernard Lee eta Trevor Howard) Hollyri bere adiskide Harry merkatu beltzeko penizilina salerosketan barru-barruraino sartua zegoela berri emango dio, hark uste ez bezala gizon iluna zela ohartaraziz. Hasiera batean Martinsek ez dio britainiar poliziari sinesten, halere bere adiskidea egoera bitxian hil zenez, haren heriotzaren inguruan bere kaxa ikertzen hasiko da, piskanaka haren inguruko hirukote bitxi eta susmagarria topatuko duelarik, Kurtz baroia (Ernst Deutsch), Popescu (Siegfried Breuer) eta Winkel doktorea (Erich Ponto), ikerketa horretan Harryren neskalaguna zen Anna (Alida Valli) ere ezagutuko du, ikerketa aurrerantz doan einean Martins hartaz maiteminduko delarik.
Pertsonaiak
Kanpo estekak