Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Edward Cullen (Robert Pattinson) gazteak Bella Swan (Kristen Stewart) banpiroen mundu arriskutsutik urruntzeko asmoz hura abandonatzea erabakiko du. Bere haurtzaroko lagun eta quileute tribuko kide den Jacob Blacken (Taylor Lautner) laguntzaz, Bellak Edwardek abandonatu izana gainditzen saiatuko da, guztiz lurjota eta atsekabetua laga baitu. Baina neska gazteak oraindik ere arriskuei aurre egin beharko die, bere bidean naturazgaindiko izaki berri eta harrigarriekin topo egingo baitu, eta Bellak gero eta gertuago eta erakargarriagoa den Jacob babesa izango du. Bapatean, Bella banpiroen usadiozko etsaiak diren otsogizonen munduan barneratuko da, eta bere leialtasuna frogan jarria izango da.