Tony Rominger (Vejle, Danimarka, 1961eko martxoaren 27a-), daniar jatorriko txirrindulari profesional ohi suitzarra da.
Biografia
Hainbat talderekin aritu zen, Clas-Cajastur, Cilo, Brianzoli, Chateau d'Ax, eta Toshiba taldeekin, besteak beste. Edozein eratako lasterketetarako txirrindulari bikaina zen, eta ongi moldatzen zen maldan gora, erlojuaren kontra zein ibilbide luzeko lasterketetan. Txirrindularitzan gertatu ohi ez den bezala, bere karreraren amaiera aldean lortu zituen garaipen handienak gainera. 31 urterekin irabazi zuen Espainiako Vuelta lehen aldiz, eta hurrengo bi urteetan ere garaipena lortu zuen (1992, 1993 eta 1994); 1995ean Italiako Giroan garaile izan zen; bestalde, orduaren errekorra gainditu zuen bi aldiz, eta errekor horren jabe izan zen 1994-1996 bitartean.
Garaipen aipagarriak ditu, orobat, munduko txapelketako brontzezko domina (1996), Nazioen bi sari nagusi (1991 eta 1994), Paris-Niza (1991), Lonbardiako beste bi (1989 eta 1992), Euskal Herriko Itzulia hiru aldiz (1992, 1993 eta 1994).
Romingerrek behin baino gehiagotan parte hartu zuen Frantziako Tourrean, baina emaitzarik onena bigarren geratzea izan zuen. 1997an, txirrindularitza profesionala utzi zuen.
Palmaresa
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Legenda
— |
Ez zuen parte hartu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
UT |
Utzi
|
Kirol ibilbidea
Erreferentziak
Kanpo estekak