Toroko legeak Errege Katolikoen aktibitate legegilearen ondorio dira, Elisabet I.a Gaztelakoaren heriotzaren ondoren, 1505eko Toroko Gorteen abagunea probestuz, Joana Gaztelakoak urte horretako martxoak 7an aldarrikatutako 83 legek osatutako talde batean ezarriak.
Lan legegile honen ekimena, Elisabet erreginaren testamentutik abiatu zen, hemendik abiatuta, beste batzuen artean, Kordobako gotzaina eta Alonso Díaz de Montalvo, Galíndez de Carvajal eta Palacio Rubio doktoreak zeuden abokatu komisio bat sortu zelarik. Testuinguru historikoa kokatzea komeni da: Joana erregina (historiara, Eroa ezizenarekin pasa zena), Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa errege katolikoen alaba zen, une horretan, Aragoiko errege bezala mantentzen zena. Denbora gutxian (1507, Joanaren senar zen Filipe I.a Gaztelakoa hil ondoren), Gaztelako gobernua berriz hartuko zuen, ezgai bezala adierazia izan zen bere alabaren izenean erregeorde bezala.
Toroko legeen interpretazio juridikoa, Erdi Aro osoan, Gaztelako Koroaren corpus legegile guztia bildu eta eguneratzen eta aplikazioa antolatzen duten zentzuan egiten ohi da. Foru Juzgo (Liber iudiciorum) gotikoaren eta Zuzenbide Erromatarraren (Ius Communae edo zuzenbide arrunta)ren oinordeko izan zen Behe Erdi Arotik aurrera, bereziki Alfontso X.a Jakitunaren Zazpi Partiden Kodea eta Alkalako Ordenamenduarena, udal foru eta noblezia eta kleroaren pribilegioekin koordinatzen zuen aldi berean, guztien artean zeuden kontraesanak argituz.
83 arau edo legez osatuta dago, kontu ezberdinei buruzkoak, Zuzenbide Zibila, oinordekotza zuzenbidea, zuzenbide prozesala, errege zuzenbidea, obligaziozkoa eta, azkenik, zuzenbide penalari buruzkoak bereziki.
Beharbada, Toroko legeen garrantzirik handiena, maiorazkoaren erregulazioa da, bere gizarte esangura, Antzinako Erregimen osoan, Gaztelako Gerra Zibiletan garaile izan ziren noblezia altuko familien gizarte nagusitasuna bermatzea izan zena.
Toroko legeak, honako bilketa legegile hauen oinarria izan ziren (Bilketa Berria eta Bilketa Oso Berria), hauek, aldi berean, Kode Zibila 1889an aldarrikatua izan arte indarrean egon zirelarik.
Lege hauen garrantziak eta interesak, Espainiako legelari ospetsuenen arreta eta aztertzeko nahia piztu dute.
Kanpo estekak