TorrelodonesEspainiako udalerria da, Madrilgo probintzian. 21.231 biztanle ditu 21 kilometro koadroko azaleran. Guadarramako mendilerroaren eta Madrilgo eremuaren artean dago eta horregatik bi eskualdeei lotuta agertzen da sarri. Bataz beste 845 metroko altueran dago. Iparraldean Hoyo de Manzanares, ekialdean Madrilekin (Monte de El Pardo tartean dagoelarik), hegoaldean Las Rozas eta mendebaldean Las Rozasekin egiten du muga.
Udalerri honetan dago Casino Gran Madrid, 1981ean ireki zuten Madrilgo Erkidegoko lehenengo kasinoa. Oso garrantzitsua da herriko ekonomiarentzat eta probintziako errentarik altuenen artean dago herri hau.