Tottenham Erresuma Batuko Londres hiriburuaren iparraldean dagoen Haringey udalerriko auzo edo eremu bat da. Hiriburuaren erdigunetik 13 kilometrotara dago.
Historia
Erromatarrek eremu hau zeharkatzen zuen Ermine Street errepidea eraiki zuten eta ordutik asentamendua izan da bertan. X mendean 70 familia bizi ziren. 1894an Tottenham barruti urbanoa eratu zen, 1934an udalerria eta 1965 urtean Haringey barruan sartu zuten.
2011ko abuztuan auzo hau kale istiluen lekuko izan zen, istilu hauek Erresuma Batuko beste hainbat hirietara hedatu zirelarik.
Kirola
Tottenham Hotspur futbol taldearen egoitza da. Bertan dauka White Hart Lane estadioa. Bi Liga eta zortzi Kopa irabazi ditu Ingalaterran, baina Europako hiru txapelketa ere baditu, bi UEFA Kopa eta Europako Errekopa bat.
Ondasun nabarmenak
-
Tottenham High Road.
-
-
-
-
Putzu zaharra.
Kanpo estekak