Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Urueña

Urueña
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
AlkateaManuel Pérez Minayo Reguera (en) Itzuli
Izen ofizialaUrueña
Posta kodea47862
INEk ezarritako kodea47178
HerriburuaUrueña (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°43′37″N 5°12′12″W / 41.726944444444°N 5.2033333333333°W / 41.726944444444; -5.2033333333333
Map
Azalera44 km²
Altuera830 m
MugakideakCastromonte, San Cebrián de Mazote, Villardefrades, Villanueva de los Caballeros eta Villagarcía de Campos
Demografia
Biztanleria197 (2023)
−6 (2022)
alt_left 80 (%40,6) (%51,8) 102 alt_right
Dentsitatea4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaVA
ayto-uruena.es

Urueña Valladolideko udalerria da, Tierra de Campos eskualdean dago Gaztela eta Leongo komunitatean[1].

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 225 biztanle zituen.

Haren hirigune historiko Valladolideko zainduenen artean dago, hortaz, 1975ean, Multzo historiko artistiko deklaratu zen. Gaur egun harresietatik zatirik handienak eta bi atek diraute. Honetaz gain, badaude beste eraikin batzuk, hala nola, gazteluko kanpoko hormak, zenbait harrizko etxetzar eta Santa María del Azogue parrokia-eliza, gotiko-errenazentista estilokoa.

Herriak baditu hainbat kultur-gune, adibidez "Joaquín Díaz" museo etnografikoa, Munduko musika-tresna museoa (Luis Delgadoren oroimenez zabaldutakoa), "Mercedes Rueda" erakusketa-aretoa, kanpai museoa, liburu museoa, kontu museoa, e.a. Gainera, 1975ean Liburu-hiria deklaratu zuten, hortaz, munduko Liburu-hirien artean sartuta egotea[2].

Herriko jaiak martxoaren 25ean ospatzen dira Santa Maria de la Anunciada ohorean. Erromeria irailaren 8an da.

Toponimia

Urueña eusko-iberiar ur hitzetik etor zitekeen, gehi tokiko erromatar aurreko atzizkia -anka, gero anga eta azkenean ueñan eraldatuta. Álvaro Galmés de Fuentes hizkuntzalariaren arabera, atzizkia baliteke onna zelterako hitzetik etortzea, iturri edo erreka adierazi nahi zuena.

Geografia

Herria Tierra de Campos eskualdean dago, muino baten gainean, Torozo mendien inguruan.

Historia

Bakzeoa izan zen leku honetan ezarri zen lehenengo herria, gure aroaren hasieran erromanizatu zen eta X. mendean kristautua. XII. eta XIV. mendeen artean Valladolideko infanterriaren hiriburua izan zen.

Erromatarrak K.a. lehenengo urtean heldu ziren. Herri honetatik Palentzia eta Zamoraren arteko bideak zeharkatzen zuen, Toresanako bidea. Oraindik ere, badaude galtzadaren eta zubi baten aztarnak.

Urueña Erdi Aroan, Antso II.a Gaztelakoarekin, (Antso Indartsua), Valladolideko infanterriaren hiriburua izan zen. Bere arreba, Urraka feudo horretan bizi zen. Beranduago, Alfontso VII.ak bere arrebari, Gaztelako Antsa (Antsa Raimundez) Valladolideko infanterria eman zion, baita Medina de Rioseco, Castromonte eta Urueñako hirien gaineko dominiuma ere, hirurak Leon eta Gaztelaren arteko antzineko mugan. Alfontso VII.ak hiltzean 1157an, erresuma haren semeen artean banatu zituen: Leon Fernando II.ari, eta Gaztela Antso III.ari (Desiratua), Urueña gotortu zuena. Antso III.aren erregealdiak urte bat iraun zuen eta oinordekoa Alfontso VIII.a Gaztelakoa izan zen, adin gutxikoa bazen ere. Hale ere, Valladolideko infanterria Fernando II.aren eskuz geratu zen. Errege honek Alfontso VII.aren testamentuak kaltetzen zuela argudiatuz, Alfontso VIII.aren adingabetasuna aprobetxatu zuen lurralde horiek eskuratzeko. Alfontso VIII.ak adin-nagusitasunera heldu zenean, Fernando II.aren kontra borroka egin zuen. Azkenean, Medina de Riosecon sinatutako itunean bi erresumen arteko mugak ezarri ziren, hau da, Alfontso II.ak utzi zuen moduan. Edozein modutan, liskarrak ez ziren bukatu eta beste itun bat sinatu behar zen, Fresno-Lavanderakoa, non adostu baitzen erresuma bakoitzari zegozkien lurraldeak. Urueña Gaztelaren barruan geratu zen. Hurrengo erregealdietan, Gaztela eta Leonen arteko gune erabakigarria izango zen.

Joanes II.ak XV. mendean, hiri hau Pedro Gironeri eman zion, maiordomo eta hurrengo erregearen, Henrike IV.aren, faboritoa.

Lau mende geroago, 1876an, izugarrizko sute batek herri erdia suntsitu zuen. Udaletxea eta artxibategia desagertu ziren. XX. mendearen azken urtetan eta XXI. aren lehenengoetan, herriaren itxurak aldaketa nabarmena izan du: kaleak zolatuta, etxeak eta zenbait jauregi berreraikita. Gaztelua zaharberritu zen eta lorategi bihurtu zen hilerri moduan erabiltzeko. Honetaz gain, bizitza kultural interesgarria da museo etnologikoari esker. Gero beste batzuk zabaldu dira liburuekin zerikusi dutenak.

Santa María de la Anunciada eliza

Toki interesgarriak

Kaleek eta berriztutako etxeek hiriari Erdi Aroko itxura ematen diote. Garai horren irauten duten elementuek honako hauek dira: harresiaren zatirik gehiena, bi ate, gazteluaren harresi batzuk, zenbait kalitatezko harrizko etxetzar, eta gotiko-errenazentista estiloko eliza. Honetaz gain, lau museo interesgari ditu. Harresitik kanpo, La Anunciada baselisa erromanikoa ikusgai dago baita monasterio baten aztarnak ere. Herrialdean historiaurreko aztarnak aurkitu dira.

Aipatu dugun moduan, kaleek Erdi Aroko itxura dute. Berreraiki diren hainbat etxe harlanduzkoak dira, nahiz eta gehienak pezozkoak izan. La Mayorazga izeneko etxea errekuperatu da museo etnografikoa kokatzeko.

Gaur egun, Urueña Espainian dagoen Liburu-hiri bakarra da.

Urueñako harresiaren ingurabidea.

Harresia

Hiria inguratzen duen harresia XII. eta XIII. mendekoa da, harri-hormakoa eta toki aldapatsura egokitzen da. Bi ate ditu. Nagusia Puerta del Azogue izenekoa, iparraldean bi dorrek babestuta dago.

Beste atea hegoaldean dago, aurrekoaren mugan; hiribilduaren arkua da, arkitekturaren ikuspegitik gutxien babestua, alde horretatik, paramua malkartsu erortzen baita haraneraino. Dena almenatua dago eta defentsa onerako ingurabide bat du.

Urueñako gaztelua

Gaztelua

Urueñako gazteluak gorazarreko dorre karratu bat dauka, baina nahiko kaltetuta dago. Gaur egun hilerri gisa erabiltzen da. Eraiki zenean, gotorlekua garrantzitsua zen Leon eta Gaztelaren arteko mugan zegoelako. Eraikina Espainiako historiaren pertsona ospetsu batzuen egoitza izan zen, adibidez Maria Padillarena, Pedro I.a Krudelaren amorantea. Beste bat, Beatriz Portugalgoaren kasu, gazteluan preso egon zen. Beatriz Pero Niñorekin, Cigaleseko (Valladolid) jaunarekin ezkondu zen. Jaime II.a Urgelleko kondea, Caspeko hitzarmenean Aragoiko erregea izateko aukerak galdu zituenean eta geroago, Balaguerren militarki garaitua izan ondoren, Fernando Antequerakoak gaztelu honetara ekarri zuen.

Edonola ere, kondaira baten arabera, apopilorik ospetsuena Pedro Vélez Gaztelako kondea izan zen, Antso III.aren lehengusinarekin sexu harremanen erdian ustekabean harrapatu zutelako. Erromantze batek istorio osoa kontatzen du baina hauxe da estrofa esanguratsuenetariko bat.

que el conde don Pedro Vélez
en el palacio fue hallado
con una prima carnal
del rey Sancho el Deseado,
las calzas a la rodilla
y el jubón desabrochado…

Santa María del Azogue eliza

Gaur egun hauxe da Urueñako eliza bakarra[3]. Harresiaren barruan kokatuta dago, Puerta del Azogueren ondoan. XVI. eta XVIII. mendeetan eraiki zenez, zenbait estiloz konposatuta dago: gotiko absidean; errenazentista nabean eta bukatu gabeko erreforma barroko bat. Harrizkoa da eta kanpoaldean kontrahormak ditu. Zurez estalitako nabe bakar bat eta abside poligonal bat du. Barruan, 1671ean Juan de Medina Argüellesek egindako erretaula bat dago eta Kristo zutabera lotutako estatua, Andrés Solanesena. Artista hau Gregorio Fernándezen ikasle izan zen[4].

Santa María de la Anunciada baselisa

Eraikin hau, harresitik kanpo dagoena, XI. mendekoa da, haranaren beheko aldean. Tenplua harlanduz eginda dago, beraz, hormak oso sendoak izanik ez dituzte kontrahormarik. Hiru absideen eta gurutzaduraren hormetan badago apaindura itsu-arkuakin eta lonbardiar bandekin. XVIII. mendean absideri ganbaratxo bat gehitu zitzaion, oinplanoa angeluzuzenezkoa, eta portada aldatu zen ere. Barruan, Nuestra Señora de la Anunciadaren irudia dago. Birjinaren jaia martxoaren 25ean ospatzen da.

Museoak

  • Museo etnografikoa Joaquín Díaz
  • Munduko musika-tresna "Luis Delgado" museoa
  • Erakusketa-aretoa Mercedes Rueda.
  • Kanpai museoa
  • Liburu museoa
  • Kontu museoa

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya