Virgin Records britainiar diskoetxerik ezagunenetako bat da, gaur egun Universal Music Groupen parte dena.
Richard Branson, Simon Draper eta Nik Powell enpresariek 1972an sortu zuten, aldi batean Londresen zuten denda txikian musika-albumak deskontuarekin salduz ibili ondoren.[1]
1973an bere lehen albuma argitaratu zuen, Mike Oldfielden Tubular Bells hain zuzen ere. Arrakasta izugarria izan zuen, batez ere, William Friedkinen The Exorcist filmeko soinu-bandan agertu zenean. Genesis taldearen zenbait album ere argitaratu zituen. 1977an Sex Pistols kontratatu zuten, ospea eta zalaparta eraginez. Gero, The Human League, Culture Club, Simple Minds, Oomph! eta beste talde kontratatu zituen.
Konpainia mundu mailako fenomeno musikal bihurtu zen, bere katalogoan genero desberdinetako artistak bilduz: Roy Orbison, Devo, Genesis, Keith Richards, Janet Jackson, Culture Club, Simple Minds, Lenny Kravitz, The Smashing Pumpkins, Mike Oldfield, Tangerine Dream, Jamie T, Avicii edo Queen.[2]
1992ko ekainean 560 milioi £-ren truke Virgin EMI-Odeon multinazionalari saldu zioten.[3] 1987an sortutako Virgin Records America bere filial estatubatuarra Capitol Recordsekin bat egin zuen 2007an Capitol Music Group sortzeko. Azkenik, 2012an, Universal Music Groupek erosi zuen.
Bere katalogoan Grizfolk, 30 Seconds to Mars, Britney Spears, Beenie Man, Bastille, Blue, KoЯn, The Rolling Stones, The Smashing Pumpkins, We Are Scientists, The Kooks, Bubba Sparxxx, Sharissa, Bossman, Purple Ribbon All-Stars, Janet Jackson, The Chemical Brothers, Shapeshifters, Amaral, Juliet Richardson, Spice Girls, Paula Abdul, Thalía, Daft Punk, Mano Negra, Stereophonics, Jamie T edo Queen daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak