VIII. mendeanAita Santuaren lurraldeetan sartu zen; hiriaren jabetasunak Aita Santuaren eta enperadorearen arteko lehia ekarri zuen.
1257. urtean Aita Santuak bizilekutzat hartu zuen. 1309an Aita Santuak bizitokia Avignonen hartu zuenean hasi zen hiriaren gainbehera.
Ondasun nabarmenak
Aipagarriak dira hiriko gune historikoko monumentuak: XII. mendeko katedral erromanikoa, San Sisto, Santa Maria Nuova eta San Giovanni in Zoccoli eliza erromanikoak, San Francesco, Santa Maria della Salute, iturri, klaustro eta Aita Santuaren etxe gotikoak, Alessandri jauregia eta Errenazimentuko Santa Maria della Quercia eliza.
Hiritik hurbil Ferento hiri etruriar-erromatarraren hondakinak eta San Martino al Cimino monasterio zistertarra daude.