Filma hau estatubatuar marrazki bizidunen aro modernoaren mugarri izan zen, aro hau 1980ko hamarkadaren erdialdea eta XXI. mendearen hasiera artean luzatu zelarik. Bestalde Disney etxearen berpizkundea ere suposatu zuen.
1947. urtea, Hollywood. Eddie Valiant (Bob Hoskins) erdipurdiko detektibe bat da. Marvin Acme (Stubby Kaye) txatxetako artikuluen negozioko aberatsa eta Toontown hiriaren jabea Marron Cartoon ekoiztetxeko izarra den Roger Rabbiten (Charles Fleischer) Jessica Rabbit (Kathleen Turner) femme fatale itxurako emakumeari gortea egiten ari zaion frogak topatzeko kontratatua izan da. Acme erailda agertzean, froga guztiek Roger uztezko erruduna dela adierazten dute, eta Doom epaile (Christopher Lloyd) gaizto eta handigurak nola edo hala untxia zigortzea erabaki du. Roger Valianti benetazko erruduna topatzen lagundu diezaion erregutzen dio, baina Eddiek eskandalu ezberdinak azalerazten dituen bitartean kasua gero eta gehiago katramilatuko da, Toontown hiria bera ere arriskuan jarriz.