William McKinley (Niles, Ameriketako Estatu Batuak, 1843ko urtarrilaren 29a – Buffalo, Ameriketako Estatu Batuak, 1901eko irailaren 14a), Ameriketako Estatu Batuetako hogeita bosgarren lehendakaria.
Biografia
Hainbatetan William Jennings Bryan aurkariarekin Alderdi Demokrataren buruzagitzagatik lehiatu ondoren, 1897an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten. 1900ean berriro irabazi zituen hauteskundeak. Bere agintaldian, Kubako auzian Espainiaren kontrako gerra hasi zuen; bake-negoziaketetan Filipinar uharteak Estatu Batuentzat eskatu zituen. Hawaiiko uharteak bereganatu zituen (1898). Estatu Batuetan, protekzionismoan oinarritutako politika ekonomikoa eraman zuen aurrera.
Heriotza
1901eko irailaren 6an, AEBetako McKinley presidentea hil zuen tiroz Leon Czolgosz anarkistak. Zale bat zelakoan hurbildu zitzaion New Yorken hitzaldi baten hasieran, eta sabelera bi tiro egin zizkion. Leon Czolgosz urrian exekutatu zuten aulki elektrikoan, 28 urte zituen. Anarkisten aurkako jazarpena AEB osora zabaldu zen eta hainbat talde anarkistak bere ekintza gaitzetsi zuten, eta are, espioitzat ere jo zuten. Hala ere, bere ekintza anarkismoak XIX. mende hasieran erabili zuen estrategiarekin bat dator, mundu mailako pertsona esanguratsuen hilketa, anarkismoaren hedatzea eta eraldaketa soziala bilatu asmotan. Bere azken hitzak izan ziren: "Presidentea hil nuen jende onaren etsaia zelako, langile onen etsaia. Nire krimenaz ez naiz damutzen".[1]
Theodore Roosevelt lehendakariordea izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
Kanpo estekak