William Henry Waddington (Saint-Rémy-sur-Avre, 1826ko abenduaren 11 – Paris, 1894ko urtarrilaren 13a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1879ko otsailetik abendura.
Frantzian jaio zen eta kotoiaren negozioan aritzen zen industrialari britainiar aberats baten semea zen. Lehen hezkuntza Parisen egin zuen eta Rugby School eta Cambridgeko Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen. Unibertsitateko arraun taldeko kide izan zen eta 1849ko Oxford-Cambridge estropadan parte hartu zuen.
Hurrengo urteetan ikerketa [[arkeologikoan aritu zen eta Asia Txikian, Grezian eta Sirian ibili zen.
Hauteskundeetan porrot egin ondoren, 1871n diputatu aukeratu zuten eta 1873an Instrukzio Publikoko ministro izendatu zuten. 1876an senatari aukeratu zuten eta Instrukzio Publikoko ministro izendatu zuten berriro.
1877an errepublikanoen garaipenarekin Atzerri ministro izendatu zuten eta 1878ko Berlingo Biltzarran frantziar ordezkarietako bat izan zen.
1879ko otsailean lehen ministro izendatu zuten eta erradikalen eta erreakzionarioen arteko bakeari eustea lortu zuen. Premiazko neurrien atzerapenak alderdi guztien babesa kendu zion eta abenduan dimisioa eman zuen.
Lanak
- [1853] « Voyage en Asie-Mineure au point de vue numismatique » (155 p.), Numismatique, vol. 26, 1853.
- [1861] Mélanges de numismatique et de philologie, éd. Camille Rollin et Feuardent, 114 p.
- [1864] Édit de Dioclétien établissant le maximum dans l'Empire romain, éd. Firmin Didot, 47 p.
- [1870] Inscriptions grecques et latines de la Syrie, éd. Firmin Didot, 23 p.
- [Le Bas et al., 1877 ?] Ph. Le Bas (dir.), Waddington (et Le Bas : t. III. 1re partie), Paul François Foucart (2e partie) et Eugène Landron (dessin.), Voyage archéologique en Grèce et en Asie Mineure fait par ordre du gouvernement français pendant les années 1843 et 1844, éd. Firmin Didot, 162 p.
Kanpo estekak