Ziga Baztan ibaitik hegoaldera dago, 400 metrora itsasoaren mailatik gora. Saioa eta Abartan mendiek inguratzen dute. Iruñetik 40 kilometrora eta Irundik 54 kilometrora dago. Baztango begiratokitik (Ziga eta Zigaurre artean) Baztan haraneko ikuspegi zabala dago.
Ondarea
Egozkue jauregia.
Indartea etxea.
Iturriagaraia etxea.
San Lorenzo eliza: 1593 eta 1603 urteen artean eraikitakoa. Portikoa XVIII. mendekoa da. Erretaula Iruñeko San Nikolas parrokiarako egin zen, eta han egon zen 1904ra arte, harik eta Zigara lekualdatu zuten arte.[2]
Zigak azken urte hauetan, zenbaitetan eskuratu izan du Baztandarren Biltzarreko desfileko lehenengo saria. Hala eta guztiz ere aipatzekoa da lehenago ere, lehenengo sari anitz irabaziak dituela herri txiki honek.
2017an: ‘Maitena zinea’ gogora ekarri zuen, 50 urte lehenagoko kartelera.[5]
2018an: 'Tratantia gosarian, baserria mixerian eta makina bidean'. Zigara deitzeko makina eta intseminazioa ailegatu zirenekoa irudikatu zuten.[6]
2019an: "Ziberneko kaoline, jendia lerrine, kable ta kamionian garraio fine". 60ko hamarkadan Zigako Ziberne xokoan kaoline atratzearen eta garraiatzearen momentua ekarri zuen gogora orga honekin. [7]