1420an Aragoiko printze Joanekin ezkondu zen; harrezkero, senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen. Nafarrora itzultzean, bertako errege-erregin egin zituzten 1425ean, Karlos III.a hil ondoren[3]. Koroapen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Iruñeko katedralean.1439. urtean eginiko testamentuan oinordeko bakartzat bere semea Karlos Vianako Printzea utzi zuen, nahiz eta Joan II.a bizi zen bitartean erregetzaren jabe egin ez zedin gomendatu. Zuria hil ondoren, ordea, nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak —Joan II.aren aldekoak— eta beaumontarrak — Vianako Printzearen aldekoak— elkarren aurka altxatu ziren.
Ezkontzak eta seme-alabak
Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, Martin I.a Siziliakoarekin, ahalordeen bitartez 1402ko maiatzaren 21ean Catanian, eta zuzenean 1402ko abenduaren 26an Sardiniako Cagliari hirian[3] Seme bakarra izan zuten, Martin izenekoa, 1403an jaioa eta 1407an Valentzian hila. 1409an alargundu zen.
Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joan Trastamarakoarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten:
Karlos (1421-1461), Bianako printzea, aitak boteretik kendua
↑Anthony, Raoul. (1931). Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris: Masson, 11 or..
↑ abLo Forte Scirpo, Maria Rita. (2003). C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra. Napoli: Liguori ISBN88-207-3527-X..
Kanpo estekak
Estornés Zubizarreta, Idoia, Nafarroako Blanka I, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org