Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Ð

Eth (larriz Ð, xehez ð; baita edh edo letraka) antzinako ingelesez, Erdi Aroko ingelesez, islandieraz, faroeraz (non edd du izena) eta dalekardieraz erabiltzen duten latindar hizki ezohikoa da. Erdi Aroan Eskandinavian erabiltzen zuten baina laster dh eta gero d bilakatu zen. Egun Islandian eta Faroetan baino ez dute erabiltzen. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan, letra xehea frikari horzkari ahostuna adierazteko.

Islandierazko ð frikari hobikari ahostuna da: [ð̠] ahoskatzen dena,[1] ingelesezko th-ren antzekoa. Ez da inoiz agertzen hitzaren aurrean.

Faroerazko ð ez du fonema berezirik eta arrazoi etimologikoak direla eta mantentzen dute.

Galesez ð batzutan 'dd' ordezkatzeko erabiltzen dute.[2]

Informatikan

Unicoden duen eskema hau da:

  • Ð larria: U+00D0
  • ð xehea: U+00F0

QWERTY teklatuan, berriz, Alt+0208 (Ð , larria) eta Alt+0240 (ð , xehea) dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya