Óscar Elgezabal Pertika, (Muxika, 1928ko otsailaren 21a - Ib., 2018ko abuztuaren 21a) bizkaitar txirrindularia izan zen, 1948 eta 1955 artean profesionala.
Biografia
Muxikako Etxetxu baserrian jaioa, indar handiko txirrindularia zen, batez ere egun bakarreko probetan nabarmendu zena.
Bere lasterketarik kuttunena Getxoko Zirkuitua izan zen, non bitan garaitu eta beste batean 2. amaitu zen.
Behin hartu zuen parte Espainiako Vueltan, 1955ean hain zuzen ere. Tamalez, lasterketa utzi behar izan zuen eta handik gutxira kirol ibilbideari amaiera eman behar izan zion, lesio baten ondorioz.
Erretiratu ostean, Elgezabal eta haren familia urtebete pasatxo bizi izan ziren Katalunian, Guertextil enpresan lan egiten ari zelarik eta egonaldi horretan Maties Palau Ferré margolari kubistarekin adiskidetasun handi bat sortu zuen, bizitza osoa iraungo zuena.[1]
Kirolaria eta enpresaria izateaz gain, Gernika futbol taldeko presidentea, Athleticeko zuzendaritzako kidea eta Gernikako Udalako zinegotzia izan zen.
2017an Pedro Mari Goikoetxea kazetariak “Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak” liburua argitaratu zuen.[2]
Palmaresa
1949
1951
1952
1953
1954
1955
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Erreferentziak
Kanpo estekak