1951
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Jan Fischer, Txekiako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 3a – Rosa Montero, espainiar idazlea.
- Urtarrilaren 6a – Anastasio Greciano, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 7a – Mila Beldarrain, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 8a – John McTiernan, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 9a – Michel Barnier, frantziar politikaria, Europar Batasunak izendatutako Negoziatzaile Nagusia Brexitaren aferan.
- Urtarrilaren 10a – Reyes Berruezo, nafar politikaria.
- Urtarrilaren 11 – Carol Leigh, estatubatuar artista, idazlea, zinemagilea eta sexu langileen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2022).
- Urtarrilaren 11 – Philip Tartaglia, eskoziar apezpiku katolikoa (h. 2021).
- Urtarrilaren 12a – Kirstie Alley, estatubatuar aktorea eta umorista (h. 2022).
- Urtarrilaren 14a – Carme Elias, kataluniar aktorea.
- Urtarrilaren 15a – Beatriz Arizaga Bolunburu, gipuzkoar historialaria
- Urtarrilaren 16a – Gemma Lienas, kataluniar idazlea da eta ekintzaile feminista.
- Urtarrilaren 18a – Pedro Aiestaran, Popotxo, gipuzkoar aktore eta showmana, Orquesta Mondragón taldeko kidea (h. 2020).
- Urtarrilaren 23a – Mikel Buesa, bizkaitar ekonomialari eta aktibista.
- Urtarrilaren 25a – Bill Viola, estatubatuar bideoartista, ikusizko diseinatzaile eta zinema zuzendaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 26a – Jarmila Kratochvílová, txekoslovakiar atleta ohia.
- Urtarrilaren 26a – Steven Levy, estatubatuar kazetaria, segurtasun informatiko eta pribatutasunari buruzko liburuen idazlea.
- Urtarrilaren 28a – Leonid Kadeniuk, kosmonauta eta Ukrainako diputatu ohia, Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta (h. 2018).
- Urtarrilaren 28a – Jesus López de Dicastillo, nafar ingeniari, kazetari eta abenturazalea.
- Urtarrilaren 29a – Hiroshi Kato, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 29a – Mikel Anjel Lertxundi, bizkaitar eskultorea.
- Urtarrilaren 30a – Phil Collins, ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzailea.
Otsaila
- Otsailaren 3a – Blaise Compaoré, Burkina Fasoko presidente ohia.
- Otsailaren 3a – Felipe Muñoz Kapamas, braza estiloko mexikar igerilari ohia.
- Otsailaren 4a – Patrick Bergin, irlandar aktorea.
- Otsailaren 4a – Román Felones, PSNko nafar politikaria.
- Otsailaren 5a – Margarita Ledo Andion, galiziar kazetaria, irakaslea, ikertzailea, zinemagilea eta idazlea.
- Otsailaren 5a – Jose Alberto Pradera, bizkaitar enpresaburu eta politikari jeltzalea.
- Otsailaren 7a – Noemí Zaritzky, argentinar ingeniari kimikoa, elikagaien ingeniaritzan eta hondakin-uren tratamenduan espezializatua.
- Otsailaren 13a – Michel Pollentier, belgiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 14a – Kevin Keegan, britainiar futbolari eta entrenatzailea.
- Otsailaren 14a – Luciano Murillo, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 15a – Jane Seymour, ingeles aktorea.
- Otsailaren 16a – Alain Rousset, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente ohia.
- Otsailaren 17a – Mari Jose Molina Guerrero, gipuzkoar irakaslea eta militante feminista (h. 2018).
- Otsailaren 18a – Isabel Preysler, filipinar eta espainiar modeloa eta pertsonai publiko ezaguna.
- Otsailaren 19a – Laurence Le Vert, terrorismoaren aurkan espezializatutako frantziar epailea.
- Otsailaren 20a – Gordon Brown, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Otsailaren 20a – Anthony Davis, estatubatuar pianista eta musikagilea.
- Otsailaren 20a – Presen Zubillaga Auza, nafar militante feminista (h. 2023).
- Otsailaren 21a – Humberto Gatica, txiletar-estatubatuar grabazio ingeniaria, nahasketa ingeniaria eta disko ekoizlea.
- Otsailaren 21a – Armand Vaquerin, frantziar errugbilaria (h. 1993).
- Otsailaren 22a – Sema Çeyrekbaşıoğlu, turkiar aktorea (h. 2024).
- Otsailaren 23a – Gabriel Korta, gipuzkoar idazlea (h. 2020).
- Otsailaren 23a – Shigefumi Mori, japoniar matematikaria.
- Otsailaren 24a – Jose Ramon Soroiz, gipuzkoar aktorea.
- Otsailaren 25a – Carmen Linares, espainiar flamenko-abeslaria.
- Otsailaren 26a – Gregorio Villalabeitia, bizkaitar bankaria, Kutxabankeko zuzendaria.
- Otsailaren 28a – José María Lidón, kataluniar epailea (h. 2001).
- Otsailaren 28a – Gustav Thöni, italiar eskiatzaile ohia.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Scott Ross, estatubatuar piano eta klabezin jotzailea (h. 1989).
- Martxoaren 2a – Hildegard Brem, austriar moja zistertarra (h. 2024).
- Martxoaren 4a – Kenny Dalglish, eskoziar futbolari ohia.
- Martxoaren 5a – Michael Gore, estatubatuar musikagilea.
- Martxoaren 6a – Eugenio Ibarzabal, euskal ekonomista, kazetaria eta idazlea.
- Martxoaren 6a – Francisco Ibáñez Irribarria, arabar musikagilea.
- Martxoaren 6a – Jon Juaristi, bizkaitar poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea.
- Martxoaren 8a – Monica Helms, transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile, idazle eta Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren beteranoa.
- Martxoaren 8a – Anna Löwenstein, britainiar esperantista eta idazlea.
- Martxoaren 9a – Eugenio Etxebeste, gipuzkoar ETAkide ohia.
- Martxoaren 12a – Rebecca Akufo-Addo, Ghanako lehen dama.
- Martxoaren 14a – Xabier Saldias, gipuzkoar abeslaria, Egan musika taldearen sortzailea.
- Martxoaren 17a – Kurt Russell, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 21a – David Nualart, kataluniar matematikaria, probabilitateen teorian aditua.
- Martxoaren 22a – Sigrid Nunez, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 23a – Blanca Fernández Viguera, soziologoa, ikertzaile soziala, feminista eta NUPen genero-ikasketak sustatu dituen irakaslea.
- Martxoaren 24a – Tommy Hilfiger, estatubatuar moda diseinatzailea, bere izena daraman enpresaren sortzailea .
- Martxoaren 26a – Carl Wieman, estatubatuar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- Martxoaren 29a – Roger Myerson, estatubatuar ekonomialari eta matematikaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Martxoaren 30a – Manuel Campo Vidal, espainiar kazetaria.
- Martxoaren 30 – Sergei Terestxenko, Kazakhstango lehen ministroa (h. 2023).
- Martxoaren 31 – Lena Söderberg, Interneteko lehen emakumea, suediar modeloa.
Apirila
- Apirilaren 2a – Georges Ibrahim Abdallah, Libanoko militantea, Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa.
- Apirilaren 2a – Moriteru Ueshiba, aikidoko japoniar maisua.
- Apirilaren 4a – Begoña Ameztoi, gipuzkoar idazle eta margolaria.
- Apirilaren 4a – Mercedes Milà, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 5a – Nedim Gürsel, turkiar idazlea.
- Apirilaren 5a – Dean Kamen, estatubatuar enpresaburu eta asmatzailea, Segwayaren asmatzailea eta FIRST erakundearen sortzailea.
- Apirilaren 6a – Ángel Martínez Sanjuán, errioxar ekonomialari eta politikaria.
- Apirilaren 6a – Hilda Heine, Marshall Uharteetako presidentea.
- Apirilaren 7a – Jean-Louis Borloo, frantziar politikaria.
- Apirilaren 8a – Xabier Agirre Lopez, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusia (h. 2021).
- Apirilaren 8a – Luisa Gavasa, espainiar antzezlea.
- Apirilaren 9a – Maria Sumire, perutar abokatu, politikari eta hizkuntz-eskubideeen aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 10a – Juan Ignacio Arrieta, arabar apezpikua, Opus Deiko kidea.
- Apirilaren 10a – Maria Ângela Carrascalão, timortar kazetari, idazle, irakasle eta politikaria.
- Apirilaren 11 – Gato Pérez, argentinar musikaria (h. 1990).
- Apirilaren 12a – Teresa Catalán, nafar musikagilea.
- Apirilaren 12a – Rosa Otxandiano, gipuzkoar atleta ohia, 800 metroko lasterketan lau aldiz Espainiako txapeldun.
- Apirilaren 12a – Judy Singer, australiar soziologoa.
- Apirilaren 13a – Júlio César Leal, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 14a – José María Mendiluce, espainiar ekonomista eta politikaria (h. 2015).
- Apirilaren 14a – Gregory Winter, britainiar biokimikaria, antigorputz terapeutikoetan aitzindaria, 2018ko Kimikako Nobel Saria.
- Apirilaren 15a – Marsha Ivins, estatubatuar astronauta eta ingeniari aeroespaziala.
- Apirilaren 15a – Jesus Mari Olaizola, Txiliku, euskal idazlea.
- Apirilaren 17a – Christoph Mäckler, alemaniar arkitektoa.
- Apirilaren 17a – Börje Salming, suediar izotz hockey jokalaria (h. 2022).
- Apirilaren 18a – Patxi Irigibel, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 19a – Pierre Lemaître, frantziar idazlea eta gidoilaria.
- Apirilaren 21a – Michael Freedman, estatubatuar matematikaria.
- Apirilaren 24a – Christian Bobin, frantziar idazlea (h. 2022).
- Apirilaren 24a – Enda Kenny, Irlandako Taoiseacha.
- Apirilaren 25a – Soledad Gallego-Díaz, espainiar azetaria eta idazlea.
- Apirilaren 26a – Marisa Barrena, bizkaitar maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea eta feminista.
- Apirilaren 26a – Tito Valverde, espainiar aktorea.
- Apirilaren 29a – Juan Miguel Igartua, euskal herritar eskubaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 30a – Anton Latxa, bizkaitar abeslari eta musikaria, Oskorri taldeko sortzaileetarikoa.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Koro Fuentes, gipuzkoar atleta ohia.
- Maiatzaren 4a – Gérard Jugnot, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 4a - Manuel Pérez Elexpe, bizkaitar gaztea, Guardia Zibil batek tiroz erail zuena (h. 1975).
- Maiatzaren 6a – Samuel Doe, Liberiako presidentea (h. 1990).
- Maiatzaren 7a – Bernie Marsden, ingeles musikaria, Whitesnake taldeko kidea (h. 2023).
- Maiatzaren 9a – Mikel Zalbide, euskal hizkuntzalari eta soziolinguista.
- Maiatzaren 11 – Eulalio García, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 11 – Mike Slemen, ingeles errugbilaria (h. 2020).
- Maiatzaren 12a – Concepción Campa Huergo, kubatar ikertzaile eta medikua, meningitisaren kontrako txertoaren asmatzailea.
- Maiatzaren 13a – Miguel Ángel Uzquiza, euskal irakasle eta politikaria.
- Maiatzaren 15a – Frank Wilczek, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 16a – Christian Lacroix, frantziar moda diseinatzailea.
- Maiatzaren 18a – Ben Feringa, herbeheretar kimikaria, 2016ko Kimikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 19a – Joey Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldearen sortzaile eta abeslaria (h. 2001).
- Maiatzaren 20a – Elisabet Abeyà, kataluniar irakasle, psikologo eta nobelagilea.
- Maiatzaren 20a – Thomas Akers, NASAko estatubatuar astronauta ohia.
- Maiatzaren 22a – Coral Bracho, mexikar hizkuntzalaria, idazle, poeta eta itzultzailea.
- Maiatzaren 23a – Anatoly Karpov, errusiar xake jokalaria.
- Maiatzaren 23a – Maribel Lacave, espainiar poeta, narratzailea eta saiakeragilea.
- Maiatzaren 23a – Antonis Samaras, Greziako lehen ministroa.
- Maiatzaren 24a – Jean-Pierre Bacri, frantziar aktorea eta gidoigilea (h. 2021).
- Maiatzaren 25a – François Bayrou, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidente ohia eta Mugimendu Demokratikoa alderdiaren sortzailea.
- Maiatzaren 26a – Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (h. 2012).
- Maiatzaren 27a – Ana Belén, espainiar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 27a – Hilario Arbelaitz, gipuzkoar sukaldaria.
- Maiatzaren 30a – Fernando Lugo, Paraguaiko presidente ohia.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- Ekainaren 3a – Jill Biden, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama.
- Ekainaren 5a – Lluís Pasqual, kataluniar antzerki-zuzendaria.
- Ekainaren 6a – Juan Carlos Oyarzún, argentinar politikaria (h. 2021).
- Ekainaren 8a – Miguel Ángel Moratinos, espainiar politikari eta diplomatikoa.
- Ekainaren 8a – Bonnie Tyler, galestar pop abeslaria.
- Ekainaren 10a - Alicia Gimenez Bartlett, espainiar filologoa eta idazlea.
- Ekainaren 10a – Jos Schipper, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 11 – Jesús María Sáenz Ortuondo, Josu Ortuondo, bizkaitar futbolaria ohia.
- Ekainaren 13a – Stellan Skarsgård, suediar aktorea.
- Ekainaren 15a – Álvaro Colom, Guatemalako presidentea (h. 2023).
- Ekainaren 15a – Jazinto Iturbe, bizkaitar kimikaria, doktorea eta EHUko irakasle katedraduna.
- Ekainaren 16a – Roberto Manos de Piedra Durán, panamar boxeolari ohia.
- Ekainaren 18a – Ramon Roteta, gipuzkoar sukaldari eta eskultorea.
- Ekainaren 19a – Francesco Moser, italiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 19a – Aiman al-Zawahiri, egiptoar medikua eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua (h. 2022).
- Ekainaren 20a – Maria Auböck, austriar arkitekto paisajista eta irakaslea.
- Ekainaren 20a – Carlos Cánovas, nafar argazkilaria.
- Ekainaren 20a – Tress MacNeille, estatubatuar aktorea, ahots-aktorea, abeslaria eta disko jartzailea.
- Ekainaren 21a – Anneli Taina, finlandiar politikaria.
- Ekainaren 23a - Michele Mouton, frantziar rally-pilotua.
- Ekainaren 24a – Evaristo De los Reyes Moreno, Euskal Herrian aritutako andaluziar musikagilea.
- Ekainaren 25a – Maite Paisal Ugia, gipuzkoar herri ekintzailea, sustatzailea eta kirolaria.
- Ekainaren 27a – Mary McAleese, Irlandako presidente ohia, Ipar Irlandan jaiotako lehen Irlandako presidentea.
- Ekainaren 28a – Daniel Ruiz-Bazán, Dani, Athleticeko bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 28a – Kazumi Takada, japoniar futbolaria (h. 2009).
- Ekainaren 29a – Don Zagier, zenbakien teorian berezitutako estatubatuar matematikaria.
- Ekainaren 30a – Pōhiva Tuʻiʻonetoa, Tongako lehen ministroa (h. 2023).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Teresa Lanceta, kataluniar artista.
- Uztailaren 1a – Jose Nazabal, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 2a – Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (h. 2002).
- Uztailaren 3a – Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (h. 2014).
- Uztailaren 3a – Pello Salaburu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia, irakaslea, euskalaria eta idazlea.
- Uztailaren 4a – Goulc'han Kervella, bretainierazko idazlea.
- Uztailaren 6a – Alfredo Gómez Cerdá, espainiar idazlea, batez ere, Haur eta Gazte Literaturako idazlea.
- Uztailaren 6a – Geoffrey Rush, australiar aktorea.
- Uztailaren 7a – Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (h. 2003).
- Uztailaren 8a – Anjelica Huston, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a – Chris Cooper, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a – Luis Maria Iriarte, Zizur Nagusiko alkate ohia.
- Uztailaren 10a – Rajnath Singh, Indiako defentsa ministroa.
- Uztailaren 12a – Cheryl Ladd, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 12a – Jaime Mayor Oreja, Alderdi Popularreko donostiar politikaria.
- Uztailaren 16a – Dan Bricklin, estatubatuar informatikaria.
- Uztailaren 18a – Elio Di Rupo, Belgikako lehen ministroa.
- Uztailaren 18a – Margo Martindale, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 19a – Abel Ferrara, estatubatuar zinemagilea.
- Uztailaren 19a – Joxean Lizarribar, gipuzkoar enpresaburua, Berria Taldeko lehendakaria (h. 2013).
- Uztailaren 20a – Guillermo Gortazar, arabar historialari eta politikaria.
- Uztailaren 21a – Robin Williams, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- Uztailaren 22a – Giovanni Battaglin, italiar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 22a – Mezo Bigarrena, bizkaitar kantautorea (h. 1993).
- Uztailaren 24a – Ernest Alkhat, baxenafar bertsolaria, iparraldeko bertsogintzaren ardatzetako bat (h. 2008).
- Uztailaren 24a – Lynda Carter, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 25a – Blanca Castilla de Cortázar, arabar antropologo eta filosofoa.
- Uztailaren 25a – Cristina Narbona, espainiar ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria.
- Uztailaren 27a – Bernardo Atxaga (Joseba Irazu), euskal idazlea.
- Uztailaren 27a – Eduardo Gómez Manzano, espainiar telebista, zinema eta antzerkiko komedia aktorea (h. 2019).
- Uztailaren 27a – Kazuo Saito, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 28a – Santiago Calatrava, espainiar arkitekto, eskultore eta ingeniaria.
- Uztailaren 28a – Alfredo Pérez Rubalcaba, espainiar politikaria (h. 2019).
- Uztailaren 31 – Evonne Goolagong, australiar tenislari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 3a – José Manuel Villarejo, espainiar enpresaburu eta polizia ohia.
- Abuztuaren 8a – Louis van Gaal, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 8a – Mohamed Morsi, Egiptoko presidentea, Egiptoko historian demokratikoki aukeratutako lehenengo presidentea (h. 2019).
- Abuztuaren 8a – Mamoru Oshii, japoniar anime film-zuzendari eta -idazlea.
- Abuztuaren 10a – Dolors Comas, kataluniar politikaria eta antropologoa.
- Abuztuaren 10a – Juan Manuel Santos, Kolonbiako presidente ohia.
- Abuztuaren 11 – Fina Casalderrey, galiziar idazle, irakasle, etnografo, gastronomo, hizlari eta kazetaria.
- Abuztuaren 13a – Lluis Miquel Santillana, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- Abuztuaren 14a – Rita Segato, argentinar antropologo eta feminista.
- Abuztuaren 15a – Bobby Caldwell, estatubatuar abeslaria, abestigilea eta musikaria (h. 2023).
- Abuztuaren 15a – Daniel Tamayo, bizkaitar margolaria.
- Abuztuaren 16a – Umaru Yar'Adua, Nigeriako 4. Presidentea (h. 2010).
- Abuztuaren 16a – Josetxo Zaldua, kazetari eta argazkilari nafar eta mexikarra (h. 2021).
- Abuztuaren 18a – Xabier Altzibar, bizkaitar euskaltzale, irakasle, idazle eta euskaltzain urgazlea.
- Abuztuaren 19a – John Deacon, britainiar musikaria, Queen taldeko baxu-jotzaile ohia.
- Abuztuaren 19a – Jean-Luc Mélenchon, frantziar politikaria, Frantzia Intsumisoa alderdiko buruzagia.
- Abuztuaren 20a – Greg Bear, estatubatuar zientzia fikziozko idazlea (h. 2022).
- Abuztuaren 20a – Juan José Moral, gipuzkoar txirrindulari amateur ohia.
- Abuztuaren 20a – André Nzapayeké, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Abuztuaren 21a – Karekin II.a, Armeniako Eliza Apostolikoaren Patriarka.
- Abuztuaren 23a – Akhmad Kadirov, Txetxeniar Errepublikako presidentea (h. 2004).
- Abuztuaren 24a – Oscar Hijuelos, estatubatuar idazlea (h. 2013).
- Abuztuaren 24a – Antton Maiz, Maiz II.a, nafar pilotari ohia.
- Abuztuaren 24a – Orson Scott Card, estatubatuar idazlea.
- Abuztuaren 26a – Edward Witten, estatubatuar matematikaria.
- Abuztuaren 30a – Gediminas Kirkilas, Lituaniako lehen ministroa (h. 2024).
- Abuztuaren 31 – Pedro Algorta, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
Iraila
- Irailaren 2a – Mark Harmon, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 5a – Paul Breitner, alemaniar futbolari ohia.
- Irailaren 5a – Michael Keaton, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 7a – Chrissie Hynde, estatubatuar rock abeslari eta konpositorea, The Pretenders taldearen sortzailea.
- Irailaren 8a – José María Zuluaga, bizkaitar futbolaria (h. 2023).
- Irailaren 11 – Hugo Porta, argentinar arkitekto eta errugbilari ohia.
- Irailaren 12a – Bertie Ahern, Irlandako Taoiseacha.
- Irailaren 12a – Ray Gravell, galestar errugbilaria (h. 2007).
- Irailaren 13a – Salva Kiir Mayardit, Sudango presidenteorde ohia eta eta Hego Sudango lehendabiziko presidentea.
- Irailaren 14a – Duncan Haldane, ingeles fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Irailaren 14a – Joe McDonnell, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- Irailaren 15a – Federico Jiménez Losantos, espainiar kazetari, enpresaburu eta idazlea.
- Irailaren 15a – Johan Neeskens, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2024).
- Irailaren 16a – Andy Irvine, eskoziar errugbi jokalari ohia.
- Irailaren 16a – René van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- Irailaren 16a – Willy van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- Irailaren 18a – Dee Dee Ramone, estatubatuar musikaria, Ramones taldeko kide sortzailea (h. 2002).
- Irailaren 20a – Pilar Goya, arabar kimikaria.
- Irailaren 20a – Javier Marías, espainiar idazle eta itzultzailea (h. 2022).
- Irailaren 22a – David Coverdale, britainair abeslari eta musikagilea.
- Irailaren 23a – Shehbaz Sharif, Pakistango lehen ministroa.
- Irailaren 24a – Salome Gabunia, georgiar etnologo, itzultzaile eta euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea.
- Irailaren 24a – Alfonso Portillo, Guatemalako presidentea.
- Irailaren 25a – Mark Hamill, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 26a – Juan Alfredo Biaggi Lama, dominikar abokatu, akademiko eta idazlea (h. 2023).
- Irailaren 28a – Andres Vilariño, gipuzkoar auto pilotua.
- Irailaren 29a – Michelle Bachelet, Txileko presidentea.
- Irailaren 30a – Barry Marshall, australiar sendagile eta irakaslea, 2005eko Medikuntzako Nobel Saria.
Urria
- Urriaren 2a – Jean-Louis Cazes, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 2a – Romina Power, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Urriaren 2a – Sting, britainiar musikaria eta The Police taldeko ahotsa.
- Urriaren 3a – Keb' Mo', estatubatuar blues abeslari, gitarrista eta konpositorea.
- Urriaren 5a – Karen Allen, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 5a – Bob Geldof, irlandar musikari eta ekintzailea.
- Urriaren 5a – Nicolas Olano, lapurtar enpresaburua, Groupe Olano taldearen sortzaile eta presidentea.
- Urriaren 6a – Manfred Winkelhock, alemaniar 1 Formulako gidaria (h. 1985).
- Urriaren 7a – Enki Bilal, jugoslaviar jatorriko frantziar marrazkilaria.
- Urriaren 8a – Maki Kaji, japoniar enpresaburua, sudokuaren aita pontekotzat hartua (h. 2021).
- Urriaren 10a – Jeanette, espainiar-britainiar abeslaria.
- Urriaren 11 – Jean-Jacques Goldman, frantziar pop-rock kantautorea.
- Urriaren 11 – Gorka Landaburu, gipuzkoar kazetaria.
- Urriaren 12a – Pilar Pedraza, espainiar idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- Urriaren 13a – Pilar Zabala Agirre, gipuzkoar ikerlari, idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- Urriaren 15a – Ana Arias Saavedra, galiziar artista plastikoa, argazkilaria, idazlea eta editorea.
- Urriaren 17a – Jean-François Imbernon, frantziar errugbilari ohia.
- Urriaren 18a – Terry McMillan, estatubatuar idazlea.
- Urriaren 20a – Joxe Mari Iturralde, gipuzkoar idazlea.
- Urriaren 20a – Claudio Ranieri, italiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 23a – Ángel de Andrés López, espainiar aktorea (h. 2016).
- Urriaren 23a – Charly García, argentinar musikaria.
- Urriaren 23a – José Manuel Maza, espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea (h. 2017).
- Urriaren 26a – Julian Schnabel, estatubatuar zinema zuzendari eta margolaria.
- Urriaren 28a – Michel Kartategi, Lapurdin jaiotako apaiza, Nigerren artzapezpiku.
- Urriaren 31 – Luis Antonio de Villena, espainiar idazlea, poeta, narratzailea eta saiakera-idazlea.
Azaroa
- Azaroaren 2a – Jean-Michel Aguirre, frantziar errugbilari ohia.
- Azaroaren 4a – Traian Băsescu, Errumaniako presidentea.
- Azaroaren 5a – Jon Gangoiti, bizkaitar politikaria.
- Azaroaren 6a – Simon Conway Morris, ingeles paleontologo eta astrobiologoa, Kanbriar garaino Burgess Shale aztarnategiko fosilen inguruan egindako ikerketengatik ezaguna.
- Azaroaren 7a – Marino Goñi, nafar musikaria eta musika-ekoizlea, Euskal Rock Erradikalaren bultzatzaileetako bat.
- Azaroaren 7a – Fernando Tirapu, nafar futbolaria (h. 2018).
- Azaroaren 8a – Alfredo Astiz, Argentinako itsas-armadako fragata kapitain ohia, gizateriaren aurkako krimenak burutzeagatik zigortua.
- Azaroaren 8a – Juan Carlos Irizar, gipuzkoar musikagile eta piano-jotzailea (h. 2021).
- Azaroaren 9a – Mixel Ducau, lapurtar musikaria.
- Azaroaren 10a – Danilo Medina, Dominikar Errepublikako presidentea.
- Azaroaren 10a – Patxi Pagoaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria, euskal atezain onenetariko bat (h. 1995).
- Azaroaren 10a – Viktor Suhorukov, errusiar aktorea.
- Azaroaren 11 – Kim Peek, Savant sindromedun estatubatuar ospetsua (h. 2009).
- Azaroaren 14a – Alec John Such, hungariar-estatubatuar baxu-jolea, Bon Jovi taldeko kidea (h. 2022).
- Azaroaren 15a – Beverly D'Angelo, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 16a – Pepe Navarro, espainiar aurkezle, kazetari, ekoizle eta idazlea.
- Azaroaren 20a – León Gieco, argentinar folk-rock musikari eta musikagilea.
- Azaroaren 23a – Jose Mari Espartza, nafar idazle eta editorea, Txalaparta argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria.
- Azaroaren 23a – Juan Santos, espainiar historialaria eta EHUko katedraduna.
- Azaroaren 25a – Milagros Nuin Monreal, nafar itzultzailea, arabieratik gaztelaniara itzultzen duena.
- Azaroaren 25a – Arturo Pérez-Reverte, espainiar idazle eta kazetaria.
- Azaroaren 26a – Ilona Staller, Cicciolina, hungarian jaiotako italiar porno aktorea, politikaria eta abeslaria.
- Azaroaren 27a – Kathryn Bigelow, estatubatuar zinema zuzendaria.
- Azaroaren 28a – Julián Andiano, gipuzkoar txirrindulari ohia.
Abendua
- Abenduaren 1a – Aleksandar Panaiotov Aleksandrov, bulgariar kosmonauta ohia, espazioan egondako bigarren bulgariarra.
- Abenduaren 1a - Michel Palmié, frantziar hamabosteko errugbilari ohia.
- Abenduaren 1a – Jaco Pastorius, estatubatuar baxu-jotzailea eta konpositorea, historiako eragin handienetako baxu-jotzaile bat (h. 1987).
- Abenduaren 1a – Treat Williams, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Abenduaren 2a – Tadeusz Kusy, poloniar-afrikaerditar elizgizona (h. 2024).
- Abenduaren 2a - Isabel Tenaille, espainiar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Abenduaren 3a – Chelo García-Cortés, galiziar kazetaria eta telebistako laguntzailea.
- Abenduaren 4a – Islah Jad, palestinar ikertzaile eta unibertsitate-irakaslea.
- Abenduaren 4a – Gary Rossington, estatubatuar musikari eta egile abeslaria, Lynyrd Skynyrd Southern rock taldeko kidea (h. 2023).
- Abenduaren 11 – Mazlan Othman, malaysiar astronomoa.
- Abenduaren 12a – Anatoli Aliabiev, errusiar biatleta (h. 2022).
- Abenduaren 14a – Jan Timman, holandar xake-jokalaria.
- Abenduaren 17a – Tatiana Kazankina, sobietar atleta ohia, iraupen ertaineko lasterketetan aditua.
- Abenduaren 18a – Alvin E. Roth, estatubatuar ekonomialaria, joko-teorian aditua, 2012ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Abenduaren 19a – Juan Mari Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea.
- Abenduaren 20a - Bóregan, nafar eskultorea eta margolaria.
- Abenduaren 20a – Nuala O'Loan, Ipar Irlandako bizitza politikoan pertsona nabarmena.
- Abenduaren 21a – Steve Perryman, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 22a – Àngel Colom, kataluniar politikari eta irakaslea.
- Abenduaren 26a – José Horacio Gómez, mexikar-estatubatuar artzapezpiku katolikoa, teologoa, filosofoa, zientzialaria, kontularia eta arte ederretako doktorea.
- Abenduaren 26a - Fedra Lorente, espainiar aktore, abeslari eta umorista.
- Abenduaren 27a – Ernesto Zedillo, Mexikoko presidente ohia.
- Abenduaren 28a – Carmen Magallón, Fisika eta Kimikako katedradun espainiarra.
- Abenduaren 29a – Christian Sarramagna, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 31 – Kenny Roberts, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Urria – Jules-Édouard Moustic, frantzian jaio eta lapurdin bizi den umorista.
- Antonio Kintana, sexu askapenaren aldeko militante aktibista bizkaitarra (h. 2023).
- Beatriz Iraburu, nafar kazetaria.
- Doris Benegas, euskal herritar abokatua eta ezkerreko militantea (h. 2016).
- Enrique Echeburua, gipuzkoar psikologo klinikoa eta EHUko arlo horretako katedraduna.
- Esozi Leturiondo, gipuzkoar politikaria.
- Eugenio Otsoa, gipuzkoar politikari abertzalea eta euskaltzalea (h. 2023).
- Felix Goñi, gipuzkoar biokimikaria, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea.
- Francho Nagore, aragoiar hizkuntzalari eta idazlea, aragoierazko aitzindari modernoa eta erreferente nagusietakoa.
- Iñigo Ormazabal, gipuzkoar margolaria (h. 2021).
- Javier González de Durana, bizkaitar arte espezialista, ikertzaile eta irakaslea.
- Jose Elorrieta, bizkaitar sindikalista, ELA sindikatuko idazkari nagusi ohia.
- Jose Maria Zalbidegoitia, bizkaitar politikaria.
- Joxe Arregi Izagirre, gipuzkoar ETAkidea (h. 1981).
- Joxemari Sors, Elkar argitaletxearen sortzaile taldeko kide eta Euskal Editoreen Elkarteko presidentea.
- Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (h. 2017).
- Juan Colmenero de León, euskal herritar zientzialaria, Materiaren Fisikan katedraduna EHUn.
- Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta PSE-EEko zinegotzi Tolosako udalean (h. 2000).
- Karmele Aierbe, gipuzkoar irakasle, politikari abertzalea eta euskaltzalea (h. 2022).
- Luis Cortés, nafar zinema zuzendari eta kazetaria.
- Luis Elberdin, gipuzkoar sexologoa.
- Luis Garrido, nafar margolaria.
- Luis Goya, euskal zinema ekoizle eta zuzendaria (h. 2006).
- Maixabel Lasa, gipuzkoar politikari eta ekintzailea.
- Marian Izagirre, gaztelaniazko bizkaitar eleberrigilea.
- Pilar Iparragirre, gipuzkoar idazlea eta kazetaria (h. 2022).
- Sauveur Baxo, baxenafar politikari eta sindikalista.
- Xabier Portugal, gipuzkoar irakasle, kazetari eta idazlea eta Pasaiako alkatea (h. 2008).
- María Jesús Cueto, kantabriar diziplinarteko artista, EHUko irakasle titularra eta erakusketa-komisarioa.
- Thomas Mormann, alemaniar filosofoa eta EHUko irakaslea.
- Brendan McFarlane, Irlandako Mugimendu Errepublikanoaren kidea eta musikaria.
- Chantal Maillard, belgikar-andaluziar poeta eta filosofoa.
- Emel Aydan, turkiar aktore erotikoa.
- Ignacio Vilar, galiziar zinema-zuzendaria.
- Jessica Mink, estatubatuar software garatzaile eta datu-artxibaria, Uranoren eraztunak aurkitu zituen taldeko kideetako bat.
- José Calvário, portugaldar musikagile eta orkestra zuzendaria (h. 2009).
- José Jiménez Jiménez, espainiar filosofoa.
- Manuel Aznar Soler, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Espainiar Literatura Garaikidearen katedraduna.
- Menna Elfyn, galeserazko idazlea.
- R. Indira Kumari, indiar politikaria (h. 2024).
- Radia Perlman, estatubatuar software-sortzailea eta sare-ingeniaria, segurtasun informatikoan aditua eta STP protokoloaren sortzailea.
- Rashida Abedi, pakistandar-britainiar autobiografoa (h. 2017).
- Sandra Ott, estatubatuar antropologoa, euskal gaietan aditua.
- Santiago Niño Becerra, espainiar ekonomilaria, Ramon Llull Unibertsitateko katedraduna.
- Yvonne Farrell, irlandar arkitektoa.
- Silas Atopare, Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (h. 2021).
- Susan Te Kahurangi King, zeelandaberritar artista.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – Andrei Platonov, errusiar eleberrigile, filosofo, antzerkigile, olerkari, eta gerra-berriemailea (j. 1899).
- Urtarrilaren 5a – Seo Jae-pil, Hego Koreako independentziaren aldeko ekintzaile, politikari, kazetari eta medikua (j. 1864).
- Urtarrilaren 8a – Bonifazio Etxeberria, gipuzkoar industria gizona, Bonifacio Echeverría arma-fabrikaren sortzailea (j. 1859).
- Urtarrilaren 10a – Sinclair Lewis, estatubatuar idazlea, 1930eko Literaturako Nobel saria (j. 1885).
- Urtarrilaren 27a – Carl Gustaf Emil Mannerheim, Finlandiako presidentea (j. 1867).
- Urtarrilaren 28a – Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea (j. 1900).
- Urtarrilaren 30a – Ferdinand Porsche, austriar ingeniaria, Porsche automobilen enpresaren sortzaileetako bat (j. 1875).
Otsaila
- Otsailaren 5a – Marcelino Ulibarri, nafar politikari karlista (j. 1880).
- Otsailaren 8a – Fritz Thyssen, alemaniar enpresaburua (j. 1873).
- Otsailaren 15a – Guillermo Arsenio Itzaga, bizkaitar liburuzain eta kazetaria (j. 1885).
- Otsailaren 19a – André Gide, frantziar idazlea, 1947ko Literaturako Nobel Sariduna (j. 1869).
- Otsailaren 20a - Sarah Jane Baines, britainiar-australiar feminista, sufragista eta erreformatzaile soziala, epaimahai batek epaitu zuen lehen sufragista (j. 1866).
- Otsailaren 22a – Domingo Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (j. 1890).
- Otsailaren 22a – Eduardo Vega de Seoane, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- Otsailaren 25a – Jose Maria Agesta, euskal idazlea eta musikagilea (j. 1874).
Martxoa
Apirila
- Apirilaren 7a – Ricardo Gondra, bizkaitar meatze-ingeniaria, Atlético de Madridren sortzaileetako bat (j. 1885).
- Apirilaren 14a – Ernest Bevin, britainiar politikari eta buruzagi sindikalista (j. 1881).
- Apirilaren 15a – Miguel Pérez Torres, nafar margolaria (j. 1894).
- Apirilaren 18a – Óscar Carmona, Portugalgo 11. presidentea (j. 1869).
- Apirilaren 20a – Ivanoe Bonomi, Italiako lehen ministroa (j. 1873).
- Apirilaren 23a – Charles Gates Dawes, finantziari eta politikari estatubatuarra, 1925eko Bakearen Nobel Saria (j. 1865).
- Apirilaren 26a – Arnold Sommerfeld, alemaniar fisikaria eta matematikaria (j. 1868).
- Apirilaren 29a – Ludwig Wittgenstein, austriar filosofoa (j. 1889).
Maiatza
- Maiatzaren 6a – Élie Cartan, frantziar matematikaria (j. 1869).
- Maiatzaren 6a – Henry Carton de Wiart, Belgikako lehen ministroa (j. 1869).
- Maiatzaren 7a – Warner Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1889).
- Maiatzaren 9a – Etta Federn, austriar idazle, itzultzaile, pedagogo, militante anarkista, anarkosindikalista eta anarkofeminista (j. 1883).
- Maiatzaren 13a – Jesús Etaio, nafar kazetari karlista (j. 1894).
- Maiatzaren 16a – Cristobal Altube, Txindurri, gipuzkoar opera abeslaria, tenorra (j. 1898).
- Maiatzaren 29a - Fanny Brice, estatubatuar abeslaria, animatzailea eta aktorea (j. 1891).
- Maiatzaren 30a – Hermann Broch, austriar idazlea (j. 1886).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Luis Arana Goiri, euskal abertzalea eta Sabino Arana Goiriren anaia (j. 1862).
- Ekainaren 1a – Jose Maria Azkona, nafar idazle, itzultzaile eta liburuzalea (j. 1882).
- Ekainaren 2a – Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (j. 1868).
- Ekainaren 4a – Serge Koussevitzky, errusiar-estatubatuar musika-zuzendaria (j. 1874).
- Ekainaren 7a – Luis Arana Uriguen, euskal kirolari, politikari eta enpresaria (j. 1874).
- Ekainaren 13a – Ben Chifley, Australiako 16. lehen ministroa (j. 1885).
- Ekainaren 19a – Angelos Sikelianos, greziar olerkaria (j. 1884).
- Ekainaren 26a – Peter Cheyney, ingeles eleberrigilea (j. 1896).
- Ekainaren 26a – Udny Yule, britainiar estatistikaria (j. 1871).
Uztaila
Abuztua
Iraila
- Irailaren 1a – Louis Lavelle, frantziar filosofoa (j. 1883).
- Irailaren 2a – Doroteo Ziaurritz, gipuzkoar sendagilea eta politikaria (j. 1883).
- Irailaren 6a – Joan Vollmer, Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena (j. 1923).
- Irailaren 10a – Belén de Sárraga, espainiar-mexikar medikua, kazetaria eta aktibista feminista (j. 1874).
- Irailaren 11 – Gabriel Ybarra, bizkaitar merkatari, enpresaburu eta industrialaria (j. 1877).
- Irailaren 15a – Jacinto Guerrero, espainiar musikagilea (j. 1895).
- Irailaren 18a – Pamela Colman Smith, Pixie, britaniar artista, ilustratzaile, idazle, argitaratzaile eta okultista, Rider-Waite tarota ilustratzeagatik ezaguna (j. 1878).
Urria
Azaroa
Abendua
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Kanpo estekak
|
|