Nicolás María Urgoiti Atxukarro (Madril, 1869ko urriaren 27a - ibidem, 1951ko urriaren 8a) euskal ingeniari eta enpresaria izan zen[1].
Bizitza
Donostian umetan bizi ondoren, Madrilen bide-ingeniari bilakatu zen. 1894an Zallan paper-fabrikan hasi zen lanean eta 1919an Sociedad Cooperativa de Fabricantes de Papel y los Almacenes Generales de Papel elkartearen sorreran parte hartu zuen. Kazetaritzan El Sol eta La Voz Madrilgo egunkariak sortu zituen baita CALPE espainiar argitaletxea ere[2].
1931n Gipuzkoako diputatu izatea saiatu zen baina ez zuen lortu. Depresio handi bat jasan zuen eta bizitza publikoa utzi zuen. Ricardo Urgoiti izan zuen semea.
Erreferentziak
Ikus, gainera