Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Manuel Aznar Soler

Manuel Aznar Soler
Manuel Aznar kritikaria 2011an, Donostian.
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
(1969ko irailaren 15a - 1973ko ekainaren 15a) lizentzia
Bartzelonako Unibertsitatea
(1976 - 1981eko ekainaren 15a) doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
KidetzaGrupo de Estudios del Exilio Literario (en) Itzuli

Manuel Aznar Soler (Valentzia, 1951) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Espainiar Literatura Garaikidearen katedraduna da. Haren ikerketa arlo nagusiak 1939ko erbesteko literatura errepublikanoa eta antzerki garaikidea dira. Antzerkian Valle-Inclánetik José Sanchis Sinisterra eta Juan Mayorga arte aztertu du.

Biografia

1993tik GEXEL, Grupo de Estudios del Exilio Literario (Erbeste Literarioaren Ikerketa Taldea) taldearen sortzailea eta zuzendaria da. Anales de la Literatura Española Contemporánea, El Correo de Euclides. Anuario científico de la Fundación Max Aub, Estreno: cuadernos de teatro español contemporáneo, Hispanística XX,Ínsula, Primer Acto, aldizkarietan idazten du. Renacimineto argitaletxearen Biblioteca del Exilio (Erbestearen Liburutegia) zuzentzen du ere. Euskal Herriarekin lotura estua du, besteak beste, Hamaika Bide Elkartearen partaidea bezala. 2015ean Tolosan Cecilia García Gilarteren mendeurrena ospatzeko jardunaldia antolatu zuen.

Obra

Ehundaka liburu, artikulu eta liburuetako kolaborazioak argitaratu ditu. Hemen batzuk jasoko ditugu:

Manuel Aznar eta Jose Angel Ascunce, Tolosako Udaletxean, 2015ean.

Liburuak

Bakarka

  • Los laberintos del exilio. Diecisiete estudios sobre la obra literaria de Max Aub. Renacimiento. ISBN: 84-8472-098-5
  • Valle-Inclán, antifascista. Sant Cugat del Vallès, Barcelona : Cop d'Idees, 1992. ISBN: 84-87478-05-0.
  • Guía de lectura de "Martes de carnaval". Bartzelona : Taller d'Investigacions Valleinclanianes, UAB, 1992. ISBN: 84-7658-373-7.
  • Valle-Inclán, Rivas Cherif y la renovación teatral española (1907-1936). Sant Cugat del Vallès, Barcelona : Taller d'Investigacions Valleinclanianes, 1992. ISBN 84-87478-04-2.
  • República literaria y revolución. Bi liburuki. Renacimiento, 2010, 1016 pp.[1]
  • El teatro de Jorge Semprún. Amsterdam: Lit Verlag, 2015.

Kolaborazioan

  • El exilio literario español de 1939 : Actas del Primer Congreso Internacional (Bellaterra, 27 de noviembre- 1 de diciembre de 1995). GEXEL, 1998. ISBN: 84-87478-27-1.
  • La política cultural al país valencià, (1927-1939). Ricard Blascorekin batera. Institució Alfons el Magnánim, 1985. ISBN: 84-00-05929-8

Liburu koordinatuak

  • Las literaturas exiliadas en 1939. Bartzelona: GEXEL, 1995. ISBN:84-87478-09-3.
  • Diccionario biobibliográfico de los escritores, editoriales y revistas del exilio republicano de 1939. José Ramón López Garcíarekin batera. Lau liburuki. Bibioteca del exilio. Anejos bilduma. Sevilla: Renacimiento, 2016. ISBN: 9788416981113. 2318 or.[2]

Liburuen edizioak

  • Los nudos del quipu. (Erbestearen zikloa). Manuel Aznar Solerren edizioa. Renacimiento-Biblioteca del Exilio, Tolosako Udala, 2015. ISBN: 978-84-16246-90-8.

Kolaborazioak liburuetan

Erreferentziak

Kanpo loturak

Kembali kehalaman sebelumnya