Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Bretainiera

Bretainiera edo bretoiera
brezhoneg — Brezhoneg
Koloretan, bretainieraren dialektoak (grisez, galoaren eremua).
Datu orokorrak
Lurralde eremuaFrantzia
HiztunakEthnologue: 500.000 - 1.200.000 [1]; 1999ko errolda: 257.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasunaez du
EskualdeaBretainia
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaOfis ar Brezhoneg
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Britoi hizkuntzak
Southwestern Brythonic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
AlfabetoaBreton alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1br
ISO 639-2bre
ISO 639-3bre
Ethnologuebre
Glottologbret1244
Wikipediabr
Linguasphere50-ABB-b
UNESCO336
IETFbr
Endangered
Languages Project

1228

Bretoia[1], bretoiera[2], bretainiera edo breizera[3] (bretainieraz, brezhoneg, [bʀe'zõːnɛk] edo [bɾəhɔ'nək] ahoskatua) Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Eskualdeko bi hizkuntza tradizionaletako bat da, Bretainiako ekialdean hitz egiten den erromantze adarreko galoarekin batera.

Hizkuntza zelten multzoaren barruan, britoi taldekoa da, hots, galesaren eta kornubieraren familia berekoa da, beraz, eta haien oso antzekoa.

Hiztunak

XX. mendearen hasieran Bretainia Behereko biztanleriaren erdia edo bretainiera hiztun elebakarra zen eta beste erdia edo, elebiduna, alegia bretainiera eta frantses hiztuna, baina XX. mendean eskola eta ikastetxeetan frantsesa bakarrik irakastea eta gainontzeko hizkuntzetan irakastea debekatua izateaz gain, euren hizkuntzetan mintzatzean irakasleek umilduak izateak, bretainiarari —euskarari Ipar Euskal Herrian bezala— sekulako hiztun galera eta hondamendia eragin zion.

1950 inguruan, oraindik ere milioi bat hiztun inguru zituen, horietatik 100.000 elebakar, baina zenbait faktoreren ondorioz (Frantziako politika zentralista, 1960ko hamarkadaren amaiera arte irakasle eta andereño frantses hiztunek eskoletan ikasle bretainiera hiztunak euren hizkuntzan mintzatzeagatik umildu eta zigortzea, hedabideen eragina, frantses hiztunen etorrera eta bretainierazko hiztun gehienak 60 urtetik gorakoak izatea eta, hortaz, pixkanaka hilez joatea), jada ez zen bretainiar elebakarrik geratzen. 1997an, hiztun kopurua 300.000ra jaitsi zen (haietako 190.000, gainera, 60 urtetik gorakoak ziren): horrek etorkizun hurbilean hiztunen kopuru galera handiaren arriskua iragarri zuen, bretainieraz mintzatzeko gai diren haur eta gazte gutxi baitaude, hots, adineko hiztunak ordezkatzeko gutxiegi. Laburbilduz, bretainierak etorkizunean aurrera egiteko duen egungo oztopo nagusia bere hiztun gehienen adina da, haien belaunaldia hildakoan, urte gutxiren buruan oso hiztun gutxi gera bailitezke.

Dena den, 2006 eta 2012 artean, irakasketa elebidunaren % 33 hazkundea gertatu zen eta 14.709 haurrek bretainiera eta frantsesezko irakaskuntza elebiduna jaso zuten.

Geografia

Gaur egun, hiztunak 300.000 inguru dira: Bretainia Beherean (Breizh Izel) bizi dira, hots, Finistère (bretoieraz, Penn-ar-Bed) osoan, Morbihanen (Mor-Bihan) eta Côtes-d'Armor (Aodoù an Arvor) departamenduetako mendebaldean, eta Bourg-de-Batz barrendegian (Loire-Atlantique / Liger Atlantel).

Zehazkiago esanda, gaur bretainiera Plouha udalerritik (Saint-Brieuc hiriaren mendebaldean) La Roche-Bernard udalerrira doan (Vannes hiriaren ekialdean) ipar-hegoaldeko marra imaginario edo mugaren mendebaldera dagoen eremuan mintzatzen da.

Seinalizazio elebiduna Kemperren

Dialektoak

Lau dialekto nagusi ditu:

  1. Bro Leonekoa: Finistèreko iparraldean.
  2. Bro Dregerekoa: Finistèreko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armorko ipar-mendebaldean.
  3. Bro Kernevekoa: Finistèreko hegoaldean, Côtes-d’Armorko hegoaldean, Morbihango zati batean eta Belle-Île en mer / Enez ar Gerveur aldean.
  4. Bro Gwenedekoa: Morbihango lurralde gehienetan.

Historia

  • 1464an Jehan Lagadecek hiztegi hirueleduna egin zuen, bretoiera, frantsesa eta latina kontuan hartuz.
  • 1805ean Napoleon I.ak sortu zuen Akademia Zeltikoa (l'Académie Celtique).
  • 1807an Jean-François Le Gonidecek bretoierazko gramatika argitaratu zuen, eta 1821ean, hiztegia.
  • 1839an Villemarquék Barzaz Breiz argitara eman zuen, bretoierazko kantu tradizionalen bilduma.
  • 1925etik, Roparz Hemon irakasleari esker, Emzav mugimendua eta Gwalarn aldizkaria abian jarri zituzten.
  • 1946an Al Liamm argitalpenak Gwalarn ordezkatu zuen. Beste batzuk ere argitara ekarri zituzten: Skol Vreizh, Emgleo Breiz, Al Lanv, Ar Skol Vrezoneg, Mouladurioù Hor Yezh, An Here edo Evit ar brezhoneg.
  • 1950ean Kendalc'h kultur elkartea sortu zuten Kemperren.
  • 1977an Diwan izeneko eskolak hasi ziren lanean, Lehen Hezkuntzatik aurrera hizkuntza irakasteko.
  • 2008an Ar Redadeg izeneko lasterketa aurrera eraman zen lehendabiziko aldiz, bretoieraren erabilera sustatzeko. Korrikaren antzerako eredua du.

Gramatika

Gainerako hizkuntza zeltekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu, horren adibide dugu aditzaren ordenaren hizkuntza-tipologia, izan ere, aditza, subjektua eta objektua ordena mantentzen du. Hala ere, bretoieraren kasuan, ez da ordena hori beti eta zorroztasunez betetzen, zenbaitetan subjektua, aditza eta objektua ordena era baliatzen baitu.

Pertsona-izenordainak eta edutezko izenordainak hurrenak dira:

Pertsona-izenordain singularra Posesibo singularra Pertsona-izenordain plurala Posesibo plurala
1. pertsona me ma ni hon
2. pertsona te da c’hwi ho
3.p ertsona eñ (maskulinoa)
hi (femeninoa)
e (maskulinoa)
he (femeninoa)
int o

Izenordain erakusleak adierazten digutenaren distantziaren arabera sailkatzen dira, maskulinoak heman, hennezh, henhont eta femeninoak houman, hounnezh, hounhoni; pluralean bi generoentzako balizkoak ar re-man, ar re-se, ar re-hont dira. Galdera-izenordainak Piv? ("Zein?") eta Petra? ("'Zer?") dira. Erlatibozkoa a partikularen bidez eratzen da. Horretaz gain, ezezkoa edo negatiboa sortzeko, ne...ket zirkunfijoa baliatzen da.

Parekidetasun taula

Ondorengo taulan bretoieraren, kornubieraren eta galoaren arteko hitzen parekidetasuna ageri da, baita frantsesezko eta euskarazko esanahiak ere. Bretoieraren eta galoaren arteko hitzen egitura antzekotasuna ere ikusten da: adibidez, bretoierazko kazh-koad eta galozko chat-de-boéz hitzek ("urtxintxa" edo "kattagorri", euskaraz) «basoko katua» esan nahi dute.

Kornubiera Bretainiera Galoa Frantsesa Euskara
gwenenenn gwenanenn avètt abeille erle
kador kador chaérr chaise aldaka
keus keuz fórmaij fromage gazta / gasna
yn mes er-maez desort dehors kanpora
koedha kouezhañ cheir tomber erori
gaver gavr biq chèvre ahuntz
chy ti ostèu maison etxe
gweus gweuz lip lèvre ezpain
ganow genoù góll gueule mutur
niver niver limerot nombre zenbaki
perenn perenn peirr poire txerremen / madari / udara
skol skol escoll école eskola / ikastetxe
gwiwer gwiñver, kazh-koad chat-de-boéz écureuil urtxintxa / kattagorri
sterenn ster(ed)enn esteill étoile izar
megy butuniñ betunae fumer erre (pipatu)
hedhyw hiziv anoet aujourd'hui gaur
whybana c'hwibanat sublae siffler ziztu egin

Esamolde batzuk

  • Bai = Ya
  • Ez = Nann
  • Kaixo!, Agur! = Salud!
  • Agur!, Adio! = Kenavo!
  • Ikusi arte = Ken 'vi gwelet!
  • Eskerrik asko! = Trugarez!
  • Egun on = De mat
  • Mesedez = Mar plij
  • Barkatu = Digarezit ac'hanon
  • Komunak = Privezioù
  • Komuna non dago? = Pelec'h emañ ar privezioù?
  • Non dago tren-geltokia? = Pelec'h emañ ar porzh-houarn?
  • Ba al da hotelik hemen inguruan? = Pelec'h emañ an leti tostañ?
  • Zorionak = Gouelioù mat!
  • Ez dut ulertzen = Ne gomprenan ket
  • Ez dakit bretoieraz = Ne gomzan ket brezhoneg
  • Ba al dakizu ingelesez? = Ha komz a rez saozneg?
  • Zein da zure izena? = Pe anv out?
  • Ongi etorri! = Degemer mat!
  • Egun on denoi = Demat d'an holl!
  • Baita zuri ere = Dit-te ivez!
  • Jakina! Noski! = Mat eo!
  • Nongoa zara? = Eus pelec'h out?
  • Non dago...? = E pelec'h emañ...?
  • Badakizu bretoieraz? = Komz a rez brezhoneg?
  • Bai ote? = Dam ya 'ta?
  • Bizi gara!! = Bev omp!
  • Bagarela!! = Ni ivez
  • Topa! = Yec'hed mat!
  • Hementxe! = Du-hont / Du-mañ!
  • Geldi! = Paouez 'ta!
  • Lasai = Rez ket bil
  • Ez dut nahi = N'em eus ket c'hoant

Literatura

Aldizkariak

Idazleak

Jon Mirande eta Txomin Peillen bretoierazaleak

Euskaraz baino lehen ikasi zuen bretoieraz Jon Mirandek Parisen. Euskaldunak lagun egin baino lehen, bretainiarrak egin zituen adiskide. Txomin Peillenekin konpartitu zuen zaletasun hori. Izatez, Jon Mirandek hizkuntza zeltiko guziak ezagutzen zituen. 1950ean kornubieraren akademian sartu zen, eta Heinen eta Hölderlinen olerkiak eman zituen akademiaren An lef Kernewek aldizkarian.[4]

Bretoieraren akademian hartu zuten kanpotar bakarra izan zen. Gerla denboran ikasi zuen bretoieraz. Berantago, Sorbonako sumeriar hizkuntzen irakasle Riec Jestinek, Jon Mirandek eta Txomin Peillenek Ar Stourmer aldizkari abertzale sozialista atera zuten bi urtez, eta Jon Mirandek hantxe eman zituen bretoierazko artikulu hoberenak, eta kantuak eta olerkiak ere bai. Haren olerkitxo erotikoak bretoieraz idatzi bakarrak izan ziren. Bertzalde, hebraieratik eta nederlanderatik ere ekarri zuen bretoierara lanik. Hil gabean, aleman eta nederlanderazko poemak idazten ari zen, bretoieraz.[4]

Musika

Folk musikaren barruan honelako ordezkari ezagunak ditu lurraldeak:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  2. [hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/bretón «bretón»], Elhuyar Gaztelania-Euskara Hiztegia, 2014-02-19an kontsultatua.
  3. «bretón», Zehazki hiztegia.
  4. a b Elustondo, Miel A.. «De viris illustribus: Jon Mirande bretainiarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
Kembali kehalaman sebelumnya