Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jose Maria Azkona

Jose Maria Azkona


Tafallako alkate



Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaTafalla1882ko otsailaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTafalla1951ko ekainaren 1a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, bibliophile (en) Itzuli, bibliografoa, iritzi-kazetaria, heraldist (en) Itzuli eta politikaria
KidetzaVianako Printzea Erakundea
Historiaren Errege Akademia
Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea

Jose Maria Azkona Díaz de Rada (Tafalla, 1882ko azaroaren 17a - Tafalla, 1951ko ekainaren 1a) idazle, itzultzaile eta liburuzale nafarra, Espainako Borboien berrezarkuntza kongresuko diputatu izan zen.[1] Fray Gerundio izengoitiaz sinatzen zuen prentsan.

Biografia

Azkona, Tafallan jaio zen, 1882an. Batxilergoa Tuterako Jesusen Lagundiaren ikastexean egin zuen. Deustuko Unibertsitatean, ondoren, Zuzenbideko, Historiako eta Filosofiako lizentziak eskuratu zituen. 1910tik 1911ra Tafallako alkatea izan zen. 1914tik 1916ra, Tafallako barrutian eta Alderdi Liberalaren eskutik Madrilgo Gorteetan Espainako Borboien berrezarkuntzaren garaian diputatu izatea lortu zuen. Bakezko epaile izan zen halaber.

Elkarte desberdinen partaidea izan zen: Nafarroako Monumentuen Batzordea (1917), Historiako Errege Akademia (1921), Vianako Printzea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

Liburutegia

Liburuzale amorratua Azkonak 30.000 liburuko liburutegia bildu zuen. Gai nagusiak Genealogia, Heraldika eta XIX. mendeko historia ziren. Liburutegia Azkona liburutegia bezala ezaguna da. Nafarroako Liburutegia digitalizatzen ari da.[2]

Obra

Artikuluak

Urtetan hedabide desberdinetan idatzi zuen, besteak beste, Príncipe de Viana, BCMN, BRSVAP, Pregón, Diario de Navarra...[3]

  • "Schwarzenberg (Federico Carlos)" Vianako Printzea, ISSN 0032-8472, 8. urtea, 27.zk., 1947, 259-278 or.
  • "Figuras de la historia: una amazona tudelana". Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 3. urtea, 7.zk, 1942, 159-172 or.
  • "Recuerdos de la Guerra Carlista (1837 a 1839) por el Príncipe Félix von Lichnowsky", Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 2. urtea, 5.zk, 1941, 74-91 or.
  • "Notas bibliográficas: el Príncipe de Viana: escritos del príncipe, fuentes históricas, iconografía", Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 2. urtea, 2.zk, 1941, 55-83 or.
  • "Pierres de Axular y las cuevas de Salamanca", Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV, ISSN 0212-7016, 10.liburuki, 1.zk., 1919, 53-57 or.

Saiakerak

Itzulpenak

  • Félix Lichnowsky printzea: Recuerdos de la guerra carlista (1837-1839). Madril: Espasa-Calpe, Madril: 1942. Hitzaurrea eta oharrak Azkonarenak dira.
  • Wilhelm von Rahden: Andanzas de un veterano de la guerra de España, Iruñea, 1965.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Kembali kehalaman sebelumnya