Irabazlea Tadej Pogačar izan zen, UAE Team Emirates taldeko esloveniar txirrindularia. Garaipen honekin proba hau irabazten duen bere herrialdeko lehen txirrindularia bilakatu zen, eta Tourra irabazten duen hirugarren gazteena.
Lehenbiziko euskalduna, Bahrein McLaren taldeko Mikel Landa arabarra izan zen, sailkapen orokorreko laugarren postuan amaitu zelarik.