Peter Sagan (Žilina, Eslovakia, 1990eko urtarrilaren 26a) txirrindularia da, 2009az geroztik profesionala, gaur egun Liquigas-Cannondale taldean diharduena.
Ibilbide profesionala
2010ean, ProToureko Liquigas-Cannondale taldeari lotu zitzaion. Talde horrekin jokatu zuen lehen lasterketa 2010eko Down Under Tour izan zen, zeinean Cadel Evans, Alejandro Valverde eta Luis León Sánchezekin batera ihez egin zuen etaparik garrantzitsuenean. Baina Paris-Nizan eman zen ezagutzera non 2 etapa garaipen lortu zituen, tartean Valverde eta Purito Rodríguez txirrindulariak menderatuz, Kalifornian jende guztia harritu zuen Big Bear Laken irabaziz, 4.500 metrotako desnibela zuen etapan.
2011n mundu mailako izar bihurtu zen 15 garaipen lortuta, Suitzako Itzulian mendi etapa bat irabazi zuen, eta batez ere, Espainiako Vueltan 3 etapa irabaztea lortu zuen, mundu guztia harrituz. Urte horretako Copenhaguen korritutako Mundialean 12. postua lortu zuen.
2012 urtea ere oso ondo hasi zuen Tirreno-Adriatikon etapa bat lortuz eta udaberriko klasikoetan ongi moldatu zen: Gante-Wevelgemen bigarren izan zen, Amstel Gold Racen hirugarren, Milan-San Remon laugarren eta Flandriako Tourrean bostgarren.
Urte horretako Kaliforniako Tourrean ezin hobeto ibili zen bost etapa garaipen lortuz. Suitzako Itzulian bi etapa garaipen lortu zituen, lehengoa prologoan, Cancellararen aurretik eta beste etapa sprintean Baden Cooken aurretik.
2012tik aurrera zazpi aldiz eskuratu du Frantziako Tourreko Puntukako sailkapeneko elastiko berdea.
2015etik 2017ra, hiru urtez jarraian Munduko errepideko txapelketa irabazi zuen.
Palmaresa
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Legenda
— |
Ez zuen osatu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak