Al-Anon eta Alateen, elkarrekin, Al-Anon taldea bezala ezagututako nazioarteko erakundea da. Milioi erdia kide baino gehiago dituzte eta alkoholikoen lagunak eta familiak berreskuratzeko hamabi urratsetan oinarritutako programa eramaten dute aurrera. Al-Anon programa helduentzat den bitartean, Alateen programa, bestetik, jende gazteagoarentzat da, 12tik 20 urte arte. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Historia
Al-Anon New Yorken1951. urtean sortu zen eta lehenengo taldea Kalifornian1957an antolatu zen. Sortzaile nagusietariko bat Lois Wilson (Lois W.) izan zen, Alkoholzale Anonimoak (AA) elkartearen sortzailea izan zen Bill Wilsonen emaztea. Lois Wilsonek zioen alkoholiko bezala berreskuratzeko prozesuan zeuden pertsonen familiak laguntza behar zutela, batez ere familia horiek alkoholismoarekin lotuta zeuden arazoak identifikatzen zituzten neurrian.[1]