Alemaniar
AlemaniarrakDeutsche
1. lerroa: Martin Luther , Otto von Bismarck , Ludwig van Beethoven , Immanuel Kant , Johann Wolfgang von Goethe 2. lerroa: Johannes Gutenberg , Wolfgang Amadeus Mozart , Johann Sebastian Bach , Richard Wagner , Georg Wilhelm Friedrich Hegel 3. lerroa: Friedrich Schiller , Karl Marx , Grimm anaiak , Konrad Adenauer , Albrecht Dürer 4. lerroa: Gottfried Wilhelm Leibniz , Karl Benz , Konrad Zuse , Marlene Dietrich , Max Planck 5. lerroa: Claudia Schiffer , Albert Einstein , Johannes Kepler , Friedrich Nietzsche , Heidi Klum 6. lerroa: Willy Brandt , Jürgen Klinsmann , Wernher von Braun , Katalina Errusiakoa , Carl Friedrich Gauss 155.000.000 inguru Alemania : 80.000.000
Alemana eta haren dialektoak
Alemaniarrak [ 1] (alemanez : Deutsche ) Europako etnia bat dira. Mundu osoan badira Alemaniako herritarrak eta alemaniar etorkia dutenak.
1871n Alemania estatu-naziotzat eratu zutenean, Europan bizi ziren alemaniar guztiak ez ziren barruan sartuta. Beraz, Alemaniako herritarrak (bundesdeutsche ) eta alemaniar arbasoak zituztenak (deutschstämmige ) banatu ziren eta, era berean, Alemaniar Inperioaren herritarrak (reichsdeutsche ) eta kanpoaldean bizi ziren alemaniarrak (volksdeutsche ) bereizi ziren.
Munduan aleman hizkuntzak dituen 100 milioi hiztunetatik 66–75 milioi baino ez dira bere burua alemaniartzat dutenak. Gainera, badira alemaniar arbasoak dituzten 80 milioi lagun (Ameriketako Estatu Batuetan , Brasilen , Kanadan , Argentinan , Frantzian , Errusian , Txilen , Polonian , Australian eta Errumanian , gehienbat), alemanaren hiztunak ez direnak.[ 2]
Bestetik, Alemaniaz kanpo bizi diren aleman hiztunen komunitateak (Austrian , Suitzan , Liechtensteinen edo Luxenburgon ) ez dute bere burua alemaniartzat hartzen, baizik eta beren herrialdeko herritartzat.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Europako herriak, «National Minorities In Europe» lanaren arabera
> 50 milioi
Errusiar (Europa eta Asia, 122 milioi)
Alemaniar (tartean austriar , alsaziar , lorrenar , hegoaldeko tiroliar , Belgikako hiztun-komunitate alemana eta Iparraldeko Schleswigekoak ; 89,3 milioi)
Turkiar (Asia eta Europa, 56,5 milioi)
Italiar (56,4 milioi)
Frantziar (tartean Belgikako hiztun-komunitate frantsesa ; 55,0 milioi)
> 20 milioi
Ingeles (46,0 milioi)
Ukrainar (tartean rusiniar , 43,2 milioi)
Poloniar (38,4 milioi)
Espainiar (tartean mirandiar eta Barranquenho , 31,1 milioi)
Errumaniar (tartean moldaviar , 23,5 milioi)
Herbeheretar (tartean flandriar , 20,7 milioi)
> 5 milioi
Hungariar (11,7)
Portugaldar (tartean galiziar , 11,6)
Greziar (11,6)
Bielorrusiar (10,2)
Ijito (10,0)
Txekiar (tartean moraviar , 9,80)
Suediar (8,00)
Serbiar (7,70)
Suitzar (7,00)
Bulgariar (tartean pomak , 6,70)
Katalan (tartean valentziar , 6,40)
Irlandar (6,10)
Okzitaniar (tartean arandar , 5,95)
Tatariar (tartean Krimeako tatariar , 5,70)
Eskoziar (5,50)
Finlandiar (5,34)
Albaniar (5,30)
Danimarkar (5,10)
Eslovakiar (5,00)
Siziliar (5,05)
< 5 milioi Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger,
National Minorities In Europe , Purdue University Press, 2004
ISBN 978-3700314431 : «
The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.