Kantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala.
Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, alemana lehenesten dutelako.
Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, serbo-kroazierak, adibidez, ofiziala ez den arren, egoera hobea du, 100.000 hiztun inguru baititu.